1 Villafranca-co erri prestu ta leyala ba daquigu guztioc Guipuzcoan dala: ango iru galairi iñolaz al bada sei edo zazpi verso bear diztet para. |
2 Bata apez dago ta besteac ezkongai gauza charrik ayentzat ez nuque esan nai: batetic cintzo dira, bestetic chit alai alcargana batutcen dira aste ta jai |
3 Erdaraz tertulia euscaraz ballera, au izango da nere bersoen sarrera; orain lau illabete asi zuten bera amar libra candela |
4 Sarobe irurquia Sel Triunvirato eman zayon izena ez baitu giraco: gaurcoa igaro ta prest dago bigarco ongui anayatuac beti daudelaco |
5 Sei ta erdietatic zortzirac artean egoten dira berac atseguin batean: iracurri, jolastu cantatcen paquean candela ifiñiric bonbilla batean. |
6 Jarriac dauzcate prest beti iru silla guela artan besteric ez diteque billa: oec dituztelaco berentzaco diña gueyago ez jartceco artu zuten griña. |
7 Urte ascoz dedilla ballera au bici gauza ona beñere ezta bear utci: oraindaño izan da orrelaco guichi guizon prestu danari ez ateric ichi. |
VILLAFRANCA'CO ERRI
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 27741