JAUREGI, F.I. "Biografia"
- Xehetasunak
- Agerraldiak: 25788
JAUREGI,Francisco Ignacio
1767ko irailaren 16an jaio zen . Inazio Jauregi eta Maria Aiestaranen semea zen. Eliz-gizonen familiakoa zen. Jaio zenean Ordizian bikario zen Francisco Antonio de Amundarainek bataiatu zuen, eta aita-ponte eta ama-ponte izan zituen Francisco Ignacio Mugica,errege-eskribaua eta Maria Catalina Olano. Bere osaba bat zen herrian jaten ematen zuen taberna bakarreko ostalari.
1801ean Francisco Ignacio Jauregi izan zen herriko umen maisu izendatu zutena, Juan Inazio Iztuetaren lana bete zuen urtebetez, azken hau kartzelan zegoela. Iztuetak dotrinaren ordez dantzak erakusten zituela eta kritika handiak jaso bazituen ere, berak defenditu egin zuen Iztuetaren lana. Francisco Ignacio ere saiau zen hainbatei kantuan erakusten, baina bikarioak ez zuen ondo ikusten, mezak gehiegi luzatzen zirela argudiatuz.
Jose Garmendiak dionagatik, apez eta arotz ere izan zen gure gizona eta bere liburua, bera hil ostean, 1829ko martxoan hil baitzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak argiaratu zuen 1844an Barojaren inprentan.