ATXAGA GARMENDIA familia
Baserriaren arrastoa idatzietan Agotxane ez da agertzen 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Zelai Ederra bai, ordea, ordezkari batekin. Zelaa berriz agertzen da Juan Inazio Iztuetak Zelaako Antonio Lasaren ondarearen aurka egindako exekuzio autoan (1792ko urritik aurrera). |
Liburuko fitxa jaitsi |
Pasadizoak
Tremp-en gosez hil zen
Informazio emailea: Teodora Garmendia |
AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Lehengo bere izena Zelatxo zen. Elbarrena auzoan baziren
Zelaa eta baita Zelai Ederra etxe-izenak, XVIII. mende amaierako dokumentuetan agertzen direnak. Etxearen atze aldetik pasatzen da Amundarain ibaia.
Oinez herriko plazatik ordu erdira dago. Serapio Mujikak dioenagatik 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea, harez gerokoan, beraz, esan liteke, etxetik herrirainoko bidea badutela.
Agotxanen maizter bizi izan zen Garmendia-Apalategi familia. Aita Pedro Joxe Garmendia Tolosa Iartzeta baserritik etorria zen, bere emazte Bitoriana Apalategi ataundarrarekin ezkondu zenean. Bitoriana Ataun San Gregorioko Ergoenekoa zen. 1906an ezkondu ziren.
Aita Pedro Joxe, ikazkina zen eta Altsasuko mendietan egiten zuen lan. Gauez Altsasura jaitsi eta hango gau-eskolan ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Ezkondu ondoren egin zen kaminero. Hiru seme-alaba izan zituzten, Frantzisko, Maria eta Teodora.
Alaba Teodora bertara ezkondu zen Auzokalte baserriko Bittorianorekin. Agotxaneko etxe-jabe zen Bentura Garmendia Garmendiari ehun pezetako errenta ordaintzen zioten 1950ean.
Bittorianok Fabrika Handian egin zuen beti lan, eta Teodorak etxean, josten.
Lau seme-alaba izan zituzten: Ana Mari, Jose Inazio, Josetxo eta Arantxa.
AROTZARENEA: ATXAGA GARMENDIA FAMILIA
AROTZARENEA, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.