MENDIZABAL MURUA familia
ARRU Arruegi auzoko baserria da. Bertakoek diotenez, Arrue izena baserri horrek berak gordetzea, ingurukoak (Arruarte, Arruarren eta Arruarren Goikoa) ondoren egin zirela adierazten omen du. Hala ere, ezin da lau baserrion toki-izen hau bere kokapenetik bereizi. Arru alde batean, eta Miranda beste aldean, Zaldibin ziren bi talaien izenak badira behintzat.
Arru garrantzi handiko etxea zen Zaldibin eta bazuen kapila ere. Ikuspegi paregabekoa eskaintzen du Arruegi auzo guztiak.
Baserri inguruko soro eta sailen izenen artean ditugu Aizporra, Luberri, Urretalde eta Azpikotxe basoa.
Etxe-jabe dira Arrukoak 1920az geroztik. Aurreko jabeak, Cerroko Bizkondeak, ez omen zien beste aukerarik eman: erosi ala kale gorrian geratu. 1954an berritu zituzten sukaldea eta komuna.
Baserritik herrira, elizara, ordu erdi dago oinez. Baserritarrak izan dira eta sei behi zituzten. Ordiziako feriara joaten ziren eta han ahal zuten gehiena saltzen zuten: arrautza, gazta eta sagarra. Artoa, babarruna eta patata ere egiten zituzten.
1894an ezkondu ziren Josefa Mari Etxeberria Gaintzako Zabale baserrikoa eta Joxe Antonio Mendizabal.
1954an ezkondu ziren Margarita Murua, Abaltzisketako Saro baserrikoa eta Esteban Mendizabal Arruko semea. Larraitzen ezkondu eta otordua egin, eta handik Iruñera joan ziren bidaian. Arrura ezkondu ziren eta artean bertan bizi ziren ama eta bi anaia-arreba.
Bost seme-alaba izan zituzten: Lurdes, Roman, Arantxa, Rosario, Joan Mari eta Xabier.
ARRUE: MENDIZABAL MURUA FAMILIA
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.