ETXEZARRETA ERASO familia
Liburuko fitxa jaitsi |
Pasadizoak
Soldatu pilotaria Martin Etxezarreta, Joan Joxe Etxezarrearen anaia, soldatu Galiziara eraman zuten, Santiagora, eta bertan pilotari profesional ibili zen, Galizian, Santanderren, etab. Kamelia saridunak Martin Etxezarreta Galizian “pazo” izenez ezagunak ziren jauregi- -etxe bateko lore-zain ere izan omen zen eta han bertan kamelia ekoizten espezializatu omen zen eta sari asko jaso ere bai. Informazio emailea: Miren Etxezarreta |
EUZKITZA Elbarrena auzoko baserria da. Joan Joxe Etxezarretaren gurasoak, Etxezarreta Amundarain familia, Aramatik etorri zen Zaldibira bizi izatera, baina Euzkitzara joan aurretik, Zelearren eta Agotxanen bizi izan ziren.
Hurrengo belaunaldian, 1950ean, Euzkitzako seme Joan Joxe Etxezarreta Ildefontsa Erasorekin ezkondu zen. Ildefontsa Eraso Aresoko Urkiola baserrikoa zen. Lezon ezkondu ziren eta Donostian egin zuten otordua. Handik ezkontza-bidaia Madrilera, orduko Talgoa estreinatuz.
Euzkitzakoei Zesteronekoak ere esaten zaie, Joan Joxe Etxezarreta eta haren aurrekoak ere zestogileak zirelako.
Maizter bizi izan dira bertan, eta etxejabea Konfiteriko Joan Joxe Lasa zen. 1960an obrak egin zituzten baserrian eta zorua berritu zuten.
Bi seme-alaba izan zituzten: Miren eta Pello.
Oinez herriko plazatik ordu laurdena dago. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea. Fabrika Handira joaten, berriz, ordu erdi bat behar da. Joan Joxe Etxezarretak Fabrika Handian lan egin izan zuen beti, baita ezkon aurretik ere.
EGUZKITZA: ETXEZARRETA ERASO FAMILIA
EGUZKITZA, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.