Irakasle titulua izan arren Bartzelonara joan zen musika ikasketak egitera.
Itzulitakoan Zaldibiako Udaleko idazkaria eta organista izateko plazak lortu zituen.
1901ean Hondarribira joan zen, organista eta Udal-bandaren zuzendaritza hartzeko.
1925ean Hondarribiko Musika Akademiako irakasle eta zuzendari izan zen.
Gerra garaian Hendaian egon zen eta parrokiako organista lana egin zuen.
Bere obrek sari asko jaso dituzte, besteen artean: 1912an, Zarauzko “Fiestas Euskaras”en lortutakoa; 1920an, Iparragirreren 100. urteurrena zela eta, Urretxun egindako sariketan...