BASERRIAK
URTSU ERREKA
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: URTSU ERREKA
- Agerraldiak: 17783
ITURRALDE Urtsu-Erreka auzoaren hasieran dago. Gaztinari izeneko parajean. Izen hori Iturri ondoan egotetik datorkio. Sukia-Murua familiari Atxutxe deitzen zaie, aita Lazkaomendiko Atxutxekoa zelako, ziurrenera. Auzoko bidea 1935ean egin zen.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: URTSU ERREKA
- Agerraldiak: 19309
URTSU TXIKI Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxe azpi, Txorrondo, Mendigorri, Zehartxo, Goiko zelaie, Zelaitxo, Eusturea, Hiru erreka.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: URTSU ERREKA
- Agerraldiak: 16282
URTSULAR Urtsu-Erreka auzoan dago (lehen Urreta auzoa). Urtsular Zaldibin urrutien dagoen baserrietakoa da, herritik lau kilometrora eta Abaltzisketako mugatik berrehun metrora.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: URTSU ERREKA
- Agerraldiak: 45017
ZELAI EDER Urtsu-Errekako baserria da. Bere inguruko soro, zelai eta baso izenen artean daude: Zumai, Presalde, Itxuto,Txara eta Eustoa. ZELEARko genealogia XVIII. mendeaz geroztik Hilario Nazabal zenak Zelearko genealogia eta pasadizo hauek prestatuta utzi ditu, eta ezer asko aldatu gabe, txertatuko ditugu hemen. Juan Antonio de Garmendia eta Maria Josefa de Muruak, Maria Josefa alaba izan zuten.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: URTSU ERREKA
- Agerraldiak: 45911
ERNAITZA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Luberri, Muttegi, Abalo, Ilarrai, Malkarra. Bertakoek diotenagatik baserria Ernaitza behekoa zen. Lehen goian zegoen baserriaren izena baitzen Ernaitza, baina hura galtzean baserri honek hartu zuen haren izena. Auzoko bidea 1935ean egin zen, eta etxerainokoa 1985ean.