BASERRIAK
ELBARRENA
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: ELBARRENA
- Agerraldiak: 16050
OKOBIO Elbarrena auzoko baserria da eta Lazkaomendin dago. Mugante da Lazkaorekin. Zaldibiko azken baserria da Okobio. Hiru bizitza ditu. Mendebaldetik ekialdera: Goiko(e)ne, Erdiko(e)ne eta Beko(e)ne.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: ELBARRENA
- Agerraldiak: 51620
ALDAU Elbarrena auzoko baserria da. Aldapa bat igarota dago eta bertakoen esanetan, hortik omen datorkio izena, Aldapa buru. Familiaren izengoitia Sanprontxio da. Baserri inguruko soro, zelai eta basoen izenen artean daude: Errota alde, Txara, Liñu putxu, Garalekua, Barruti zelaia, Artxal azpi.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: ELBARRENA
- Agerraldiak: 38115
IORTZA Elbarrena auzoko baserria da. Iortza Goikoaren behe aldean dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Gorri, Zulota, Barruti, Olarrubi. Baserritik errepide bitartean Amundarain ibaia pasatzen da.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: ELBARRENA
- Agerraldiak: 56822
AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Lehengo bere izena Zelatxo zen. Elbarrena auzoan baziren Zelaa eta baita Zelai Ederra etxe-izenak, XVIII. mende amaierako dokumentuetan agertzen direnak.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: ELBARRENA
- Agerraldiak: 58217
ZUAZTI Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean daude Etxeburu, Arre alde, Etxe azpi, Angoiti, Nazal baso, Okorro. Baserritik herrira, elizara, hogeiren bat minutu daude. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea. Etxejabe dira Zuaztikoak 1916az geroztik.