TOKI ALAI kale-etxea da, herriko plazan dagoen etxea. 1948an eraikia, zortzi egunetan eman zioten teilatua. Garai hartan Zaldibin etxe gabezia handia zegoen inguruetan. Aurretik Joankruzeneko Joxepak garaje moduan erabiltzen zuen eta lurra Bizkonde de Cerro jauntxoarena zen.