IZAR BERRI Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe berria egin zuten 1947an, eta etxe-jabeak dira. Aurretik, baina, 1936an erosi zioten Irizar Bekoa baserria bizkonderen bati, Clemente Lasa, Ebaristoren aita, ordezkari zela. Lehengo izena Izar-Azpikoa zen. Inguruko soro eta parajeen izenen artean dira Goiko-soro, Etxagu, Kokoso, Luberri- Malkorra...