URTSULAR Urtsu-Erreka auzoan dago (lehen Urreta auzoa). Urtsular Zaldibin urrutien dagoen baserrietakoa da, herritik lau kilometrora eta Abaltzisketako mugatik berrehun metrora. Itsas mailatik gora 431 metrora. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Amizti, Erleaundi, Aiztialde, Murko ordeka, Langatxo, Pagari-txiki, Suialde...