Zaldibiko Familiak

  • ERREMENTARI GOIKOA

    ERMENTARI kale etxea da. Goikokalekoa. Etxearen izena informatzailearen aitonarengandik zetorren, errementaria baitzen, alegia baserritarrentzako tresnak egiten eta konpontzen zituena.

  • ETXEBERRI

    ETXEBERRI kale-etxea da, Santa Fe kaleko Bekokalen kokatua...

  • GANTXAITX BEHEKOA

    GAINTXAIXBEKOA baserria Arruegi auzoan dago. Gorrie zuten ezizena. Baserri inguruko baso, zelai eta soroen izenen artean dauzkagu Beko soroa, Beko zelaie, Mutizar, Batxezar, Etxaburu, Betzalde, Putzualde, Etxeazpi, Etxeatze, Atariko soroa...

  • GOIKO BIKARIOETXE

    GOIKO BIKATXE kale-etxea da, Goikokalen kokatua...

  • GOIKO ETXE

    GOIKO-ETXE kale-etxea da, Goikokalen kokatua...

  • GOIKO ETXE

    GOIKO-ETXE kale-etxea da, Goikokalekoa. Bertara iritsi zen Pita Fernandez familia Mariaundiren bidez. Maria Garmendiak, Mariaundi ezizenez, Mariaundiñe izeneko janari denda zuen, Ibai Gain etxearen azpian, eta haren maizter izan zen Pita Fernandez familia hogei urtez...

  • GOIKO ETXE

    GOIKO-ETXE está situada en la parte de arriba de la calle Santa Fe, llamada Goikokale. A esta casa llegó la familia Pita Fernández, por mediación de Maria Garmendia, conocida en Zaldibia como Mariaundi, de la casa Ibai Gain, y que era la dueña de la tienda a la que se llamaba Mariaundiñe. Fueron inquilinos en dicha casa durante 20 años...

  • GOIZ EGUZKI

    GOIZ EGUZKI kale-etxea da, kanposanturako bidean dagoena...

  • GOROSKINDEGI

    GOSKINDI Egileor auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik, izenak adierazten du, garai batean gorosti asko zela inguru hauetan. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Auzko soroa, Eskribau zelaia, Etxe azpi, Txitxo soro, Soro txiki, Eliz baso...

  • GORRIÑE

    GORRIÑE Egileor auzoko baserria da. Baserri inguruko soro eta zelaien izenen artean daude Etxe-barruti, Añi, Zulota, Aldapa, Bekobarrena, Soroaldeko ateta, Kaskagañe. Baserritik elizara ordu laurdeneko bidea dago eta lantegira ordu erdikoa. 1970ean egin zuten auzoko bidea, eta etxearen jabe egin ziren 1984an. 1970ean berritu zituzten etxeko sukaldea eta komunak.

  • GURE TXOKO

    GURE TXOKO Elbarrena auzoko etxea da. Herrigunetik bost minutura dago oinez. Etxe aurretik Ordiziatik Zaldibira datorren errepidea pasatzen da...

  • IBAI GAIN

    IBAI GAIN kale etxea da, Goikokalen kokatua. Oraingo izena Ibai Gain, etxearen kokapenetik datorkio. Gerra ondoren egin zuten etxea, non eta erreka gainean, horregatik eman diote izen hori, baina lehen Mariaundiñe esaten zitzaion, bertan denda baitzen eta dendaria Maria, “Mariaundi” ezizenez ezaguna.

  • IBARGUREN

    IBARGUN Arruegi auzoko baserria da. Herrigunetik oso gertu dago. Ibargunen agertzen diren testamentu batzuetatik ondoriozta dezakegu zein bizi izan diren bertan. 1873 eta 1887 urtekoetan, adibidez, ikusten da garai hartako familiak ez zirela oso ugariak izan. 1873an, Maria Joakina Armendariz Jauregik egindako testamentuan, azaltzen da, hirurogeita hamabost urte dituela, Juan Bautista

  • IGARTZAETA

    IARTZETA, Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta soro-izenen artean ditugu Txara, Iturribarrena, Buztiñeta, Arrebaso, Itxao, Lanberri, Mutegi, Etxitura. Toki izen hauetako askok paraje horretan egin diren lanen berri ematen digute. Baserritik elizara eta lantegira ordu erdiko bidea da, eta etxearen jabe egin ziren 1935ean, hemezortzi mila pezeta ordainduta.

  • IGARTZETA

    IARTZETA Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta soro izenen artean ditugu Etxaburu, Beko soro, Leiña putzu, Pagoeta...

  • IRASTORTZA BEHEKOA

    IORTZA Elbarrena auzoko baserria da. Iortza Goikoaren behe aldean dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Gorri, Zulota, Barruti, Olarrubi. Baserritik errepide bitartean Amundarain ibaia pasatzen da.

  • IRASTORTZA GOIKOA

     IORTZA TXIKI Elbarrena auzoko baserria da. Iortza baserriaren gain aldean dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxaburu, Borda- azpi, Soro-txiki. Bertako seme Martin Ibargurenek dioenagatik parajearen izena Ibarguren da, baina ez du zerikusirik orain baserrian dagoen abizenarekin.

  • IRIZAR AZPIKOA

    IZAR BEKOA edo Izar Azpikoa Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe-jabeak dira 1915az geroztik. Hamabost mila pezetan erosi zuten etxea eta 1950. urte inguruan berritu: tabikatu, zatitu…

  • IRIZAR BERRI

    IZAR BERRI Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe berria egin zuten 1947an, eta etxe-jabeak dira. Aurretik, baina, 1936an erosi zioten Irizar Bekoa baserria bizkonderen bati, Clemente Lasa, Ebaristoren aita, ordezkari zela. Lehengo izena Izar-Azpikoa zen. Inguruko soro eta parajeen izenen artean dira Goiko-soro, Etxagu, Kokoso, Luberri- Malkorra. Saturdira bitarteko bidea 1953an egin zuten eta etxerainoko bidea, berriz, 1967an, auzolanean eta eskarabila erabiliz. Eskolara oinez joaten ziren, ordubete edo ordu eta erdiko bidea eginez.

  • IRIZAR GOIKOA

    IZAR GOIKOA Urreta auzoan dago. Bere inguruko soro eta zelaien izenen artean dituzte Etxague, Etxazpi, Goiko gaña. Auzorako bidea 1950ean egin zuten eta etxerainokoa 1967an...

Laguntzaileak:

orkli