OLEI Olaeta auzoko baserria da, eta bertakoek diotenez, izena, burdin lanean ari izatetik omen datorkio. Ola beste baserri eta toponimo askotan agerten da Zaldibin: Ola, Olakorta, Olako-erreka, Olalde... uraren indarraz baliatzen zen garai eta kulturaren lekuko. Goitxo batean dago eta hortik dator (-egi) izen amaiera ere, Zaldibiko beste hainbat baserri izen eta toponimotan ere agertzen dena: Ausoegi, Kobaegi, Urtsuegi, Zuntzunegi, Goroskindegi, esate batera. Oleikoei Tiro esaten zaie