Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
aiestarn erdi

MENDIZABAL ERAUSKIN familia

AIESTARAN ERDI (Aisterdi) baserria

aiestran erdi
Liburuko fitxa jaitsi
pdf    
 

AISTERDI Aiestaran Erreka auzoko baserria da.

Oinez herriko plazatik hogeiren bat minutura dago. Etxejabe dira 1980tik aurrera eta konponketak 1980an egin zituzten, baserri osoa, kanpo eta barru, berrituz.

1952an ezkondu ziren Miel Mendizabal eta Joxepa Erauskin, auzoko Zubialde baserriko alaba. Etxean bizi ziren, artean, ama eta Maria izeba. Zaldibin ezkondu eta Bilbora egin zuten ezkontza-bidaia, arreba monja bisitatzera. Bost arreba zituen Mielek eta horietako bi monja, bata Bilbon eta bestea Zaldibarren.

Etxean zuten ganadua, bost-sei behi, eta baratzea ere bazuten. Ordiziako ferian saltzen zuten gazta, barazkiak, arrautzak… Joxepa joaten zen jeneroarekin azokara. Mielek, berriz, Fabrika Handian egiten zuen lan. 1950ean hasi zen han lanean eta bizikletan joaten zen.

Bi alaba izan zituzten, Maria Rosa eta Maria Jexux. Eskolara oinez joaten ziren.

1980an ezkondu ziren Maria Jexux bertako alaba eta Iñaki Munduate, Ordiziako San Isidro Granjakoa. Larraitzen ezkondu eta Zumarragako Etxeberrin egin zuten otordua, eta Kanarietara egin zuten ezkontza -bidaia. Biek Zaldibiko Bilore xaboi fabrikan lan egin izan dute gaztetatik, lantegia itxi zen arte.

Alaba bat daukate: Onintza

Informazio emailea: Maria Jexux Mendizabal

AIESTARAN ERDI ,airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli