KALE ETXEAK

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 

GARMENDIA MENDIZABAL familia

Liburuko fitxa jaitsi 
 pdf

Pasadizoak 

Ezin abasto eman
Umore handikoa zen Joanito eta, hala, behin, soziedadean
bazkariren batean ari zela kafeak ateratzen, aldamenetik non hasten zaizkion etenik gabe eskean bateko kafea eta besteko kopa (nik 103, nik Soberano, atera ezak Veterano bat…), eta ezin abasto eman. Halako batean jirau eta esan dio aldamenekoari: “denei batera aterako zieat, eztiate-eta antzeman`e ingo. Hik galdetu zak zer eskau duen eta denei esan “hau dek hirea”. Eta halaxe egin omen zuten, eta pakean gainera.

 
 

BIDEARTE Goikokaleko etxea da, Txamarretxekoa. 1953. urtean eraiki zuten eta izena bi bideren artean kokatuta dagoelako jarri zioten. Inguruko etxeak ziren Mattinguriñe eta Etxabenea.

Bittori eta Prantxika Mendizabal ahizpak jarri ziren bizi izaten Bidearte etxean, nork bere familia osatuta. Bittori, ordurako ezkondua, Faustino etxean bizi zen, eta ahizpa Prantxika ezkondu zenean, biak etorri ziren Bideartera. Lau plantako etxea da Bidearte, eta azken hogeita hamar urteotan ileapaindegia dago beheko solairuan, bertako alaba Maribik oraintsu arte gobernatu duena.

Prantxika Mendizabal Baliarraingo Bidearte baserriko Joanito Garmendiarekin ezkondu zen 1953an.

Otordua etxeko ganbaran egin zuten, ganbara bete jende, eta Joanitoren senideak Baliarraindik zaldi-gurdi eder batean iritsi omen ziren ezkontzara. Ezkontza -bidaia Zaragoza eta Madrilera egin zuten, tarterikoak bisitatuz.

Joanito Garmendiak Fabrika Handian egiten zuen lan eta lanera bizikletan joaten zen. Lagunarte handia zuen herrian eta “Baliarrain” deitzen zioten. Herriko elkartean ere asko ibiltzen zen.

Mendizabal ahizpei “rekadista” deitzen zitzaien, baina salerosketan ibiltzen ziren. Ezkontzerako, Ordizia, Tolosa eta Hernanira joaten ziren, eta ezkondu ondoren Ordizia eta Tolosako azoketara joaten jarraitu omen zuten. Trenez ibiltzen ziren. Azokan gazta, perretxikoak eta arrautzak saltzen zituzten.

Errekardera gehiago ere baziren garai hartan Zaldibin: Karmen eta Mikela Txamarretxekoak, Alamotxanekoak… Emakumezkoen ofizioa zen hori.

Baratzea ere beti izan dute etxe ondoan eta etxerako lain egin izan dute.

Joanitok eta Prantxikak bi seme-alaba izan zituzten: Iñaki eta Maribi.

Etxera ezkondu zen Maribi Zulota baserriko Daniel Belokirekin. Etxean bizi ziren artean aita-amak eta anaia ere.

1982an Saturdin ezkondu eta Zumarragako Etxeberri jatetxean eman zuten otordua. Ezkontza-bidaian autoz pasatu zuten Mediterraneoa goitik behera.

Bi seme izan dituzte: Unai eta Ibai.

Informazio emailea: Maribi Garmendia

 

 

BIDEARTE

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli