Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
goiz eguzki

 IRASTORTZA AGIRREZABALA familia

goiz eguzki
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

GOIZ EGUZKI kale-etxea da, kanposanturako bidean dagoena.

Aitaren aldetik, Frantzisko Irastortza aitona, eta Madalena Irastortza amona, 1906an ezkondu ziren. Frantzisko Irastortza Txamarretxekoa zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Antonio, Terexa, Anizeto, Maria eta Euxebi.

Amaren aldetik, Tomaxa Etxeberria amona, Gaintzako Zabale baserritik etorria zen. Aita perratzailea zuen eta Zaldibin lan asko egiten zuena, Aztian. Bertako nagusiari baimena eskatu omen zion familia Gaintzatik ekartzeko, ea borda handitu zezakeen. Baiezkoa eman ondoren Aztia ondoko Goiko Ermentari egin omen zuten. Tomaxa zazpi urte zituela etorri zen Zaldibira eta gero ezkondu eta Fabrika izeneko etxean bizi izan zen.

Frantziskok eta Madalenak, aitona-amonek, artaldea zuten, eta artzaintzatik ateratzen zuten bizimodua. Frantzisko aitona suak erreta hil zen mendian. Antonio semea ere ezkondu arte ibili zen artzain. Maiatzean igotzen ziren Oiduira, eta, Antonio semea txikia zela, baita Arrantsaora ere. Bertara igotzeko bi ordu eta erdiko bidea zuten. Gazta egiten zuten, eta Ordiziako feriara astoan ekartzen zuten.

Antonio Irastortza Robustiana Agirrezabalarekin ezkondu zen 1950ean Arantzazun eta bertan pasa zuten astea. Antonio eta Robustiana edadean aurreratuak ezkondu ziren eta Robustiana haurdun geratu zenean, pozaren pozez erabaki zuten artzaintza utzi eta etxea eraikitzea: Goiz Eguzki izenekoa. Aita Bernedo lantegian, Beasainen, ari zen lanean. Ofizio asko ezagutzen zituen gizona izan, eta arotz eta hargin lanean berak esku hartuz, Biandako Lontxok igeltseritzan lagunduta altxatu zuten Goiz Eguzki.

Robustiana jostuna zen, Ordizian ikasia eta lan asko egina Ordizian bertan, eta ezkondu arte Fabrikan bizi izan zen. Umetan Zubiaurrera joaten omen zen eskolara. Ezkondu zirenean Beheko Ermentarin, Madalenanen, jarri ziren bizitzen, etxe berria, Goiz Eguzki, egin arte.

Hiru alaba izan zituzten: Maria Pilar, Mari Karmen eta Nekane.

Informazio emailea: Nekane Irastortza


GOIZ EGUZKI: IRASTORTZA AGIRREZABALA FAMILIA

GOIZ EGUZKI

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli