Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
igartzeta

ELOSEGI ETXABE  familia

igartzeta

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

Pasadizoak 

Lastozko linternak

Aitona Joxe Antoniok Fabrika Handian egiten zuen lan, eta iloba Mari Karmenek gogoan du nola goizean goiz jaikitzen zen, ttanttana (anixa) ogi koxkorrarekin hartu, gosari moduan, lasto luze batzuk piztu bidean argi egiteko eta joaten zen lanera. Aurrena lasterbidetik barrena Teleitxo baserriraino oinez, han bizikleta hartu eta Beasaina.

Informazio emailea: Maria Karmen Elosegi

 
 

IARTZETA Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta soro izenen artean ditugu Etxaburu, Beko soro, Leiña putzu, Pagoeta.

Etxejabeak dira Elosegitarrak. Etxerainoko bidea 1972 inguruan egin zuten. Ordura arte Bentaberritik gora dauden harpasoetatik ibiltzen ziren eta elizara joateko ordu erdiko bidea egin behar izaten zuten oinez.

Berrogeita bost bat urte dira ukuilu berria egin zutela baserritik aparte, eta baserria, berriz, duela hogeita hamar bat urte berritu zuten.

Joxe Antonio Elosegi, baserriko semea, Zulota baserriko Ximona Belokirekin ezkondu zen eta zazpi seme- alaba izan zituzten: Iñaxio, Joan, Raimundo, Maria, Juxto, Miel eta Prantxika.

Bizimodua baserritik ateratzen zuten arren, aita Joxe Antoniok eta seme Mielek Fabrika Handian egiten zuten lan.

Hurrengo hazaldian Iñaxio Elosegi, semea, Auntxita baserriko Miren Etxaberekin ezkondu zen 1948ko apirilaren 17an. Zaldibiko elizan ezkondu eta Joankruzene tabernan egin zuten bazkaria.

Ezkondu zirenean, etxeko aita, ama eta Iñaxioren bi anaiarekin, Raimundo eta Mielekin, jarri ziren bizi izaten. Miel bertan bizi izan zen hil arte.

Iñaxiok eta Mirenek sei seme-alaba izan zituzten: Joxe Antonio, Mari Karmen, Joan, Roman, Lurdes eta Jabier.

Baserrian behiak, txerriak, txekorrak, idiak, konejuak eta oiloak izaten zituzten. Baratzea ere lantzen zuten, patata, babarruna, barazkiak… jaki gehienak etxean jateko izaten ziren.

Aita Iñaxio ganadu tratantea zen. Behiak, txekorrak eta idiak ibiltzen zituen, baina batik bat idiak zituen gustuko.

Seme-alabak Zaldibiko eskolara joaten ziren Bentaberriko harpasoetatik barrena. Ordu erdiko bidea zuten oinez, eta kalean bizi ziren Joan eta Kontxita osaba-izeben etxean bazkaltzen zuten.

IGARTZETA: ELOSEGI ETXABE FAMILIA

 

IGARTZETA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli