BASERRIAK

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
olano berri

LAREKI OLANO Familia

olano berri
 Liburuko fitxa jaitsi
pdf
Pasadizoak 

Behia ezkutuan
Antza denez, Jexus Marik 18 ur te zituela,  aita    J oxeM ielek eta biek erosi dute behia amari ezer esangabe, ezkutuan. Nonbait eduki behar eta eramandute lagun baten baserrira. Etxeko belarra aprobetxatunahi, ordea, eta egin dituzte hiru zuhatz.Ama Maritxu erabat harrituta, zertarako behar otezuten hainbeste belar. Azkenean esan egin beharemazteari eta hantxe komeriak.

 
 

 OLANO ETXEBERRI Urtsu-Erreka auzoko etxea da. Inguruko parajeen izenean artean Apatxeko gaztiñari dago.

Etxejabe izan dira beti bertakoak. Etxea 1928an egin zuten aitona-amonek eta hargin lanetan Biandetxe ibili zen. Harria Ataungo harrobitik ekarri zuten, idien atzean gurdia jarrita.

Larraitzerako bidea egin aurretik, etxe ondoko zubitik zen bidea Kalbarioeta, Marrotxe eta Peatzetarako, eta hori aprobetxatuta egin zuen aitonak Olano Etxeberrri. Bestaldetik, berriz, beste bide bat zegoen, Xagueta izenekoa, eta hortik joaten zen Emakumane, Olei eta Teleitxo baserrietara.
Aitona, Joan Olano, Juliana Usabiagarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten: Joxepa, Maritxu, Frantzisko, Damian eta Iñaxio.

Aitona, Joan Olano, artzain ibili zen. Oidui inguruan zuen saroia, eta amona Juliana Usabiaga Ordiziako azokara joaten zen, Karteroren karroan, gazta eta arkumeekin. Bazituzten gainera bi behi, ardiak, txerriak, untxiak eta oiloak ere, baita etxerako erabiltzen zuten baratzea ere.

Maritxu, alaba, Joxe Miel Larekirekin ezkondu zen 1964an. Lareki Hernanikoa zen, Portu etxekoa. Hernanin ezkondu ziren eta otordua Ereñotzu auzoan egin zuten.
Seme bat izan zuten, Jexux Mari.

Joxe Miel Larekik Hernanin egin zuen lana aurrena, gero Legorretara etorri zen, eta azkenean Yani mueble fabrikan hasi zen lanean, Zaldibin bertan. Aurretik itsasontzian lan egina zen eta mundua ere izango zuen. Bakailaotan ere izana zen Ternuan eta hotz handiak pasea izango zen, eskuetako azkazalak galtzeraino.

Joxe Miel Lareki gaztetan bizikletan ibiltzen zen. Zaldibiko Zentraleko Salaberria, Martin Erauskin eta Ordiziako Monterorekin. Espainiako Txapelketa batean parte hartu zuen. Orduko hartan Bahamontesek irabazi eta Joxe Mielek laugarren egin zuen, azkeneko hirugarren kilometroan pintxazoa egin zitzaiolako.

Jexux Mari semea Edurne Etxartekin ezkondu zen 2014an. Berako Elorrizabala baserrikoa da Edurne, Lazkaotxen egin zuten otordua eta Olano Etxeberrin bizi dira.

Informazio emaileak: Jexux Mari Lareki eta Edurne Etxart

 

OLANO ETXEBERRI

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli