ETXABE NAZABAL Familia
Pasadizoak
Etxe beharrean Gerra garaian Ordiziako familia bat etorri omen zitzaien aitona Joxe Antoniori eta amona Nikolaxari hartuko al zituzten galdezka, eta hantxe egon omen ziren hilabete pare batean. |
URTSUANDI Urtsu-Erreka auzoan dago. Inguruko paraje izenen artean ditugu Illorrane, Isasti, Goiko itturri.
Auzoko bidea 1939an egin zuten eta etxerainokoa ere bai. Aita Joxe Antoniok eta alkate Joan Mendizabal Muertzakoak hitz-aspertu ugari egiten omen zuten gaiari buruz. Eta inguruko baserritarrek esaten omen zuten ez zutela burutuko han izango zen kotxe-hotsarekin.
Joxe Antonio Etxabe Goskindi baserritik etorri zen Urtsuandira, eta bertako alaba Nikolaxa Iztuetarekin ezkondu zen 1923an. Bi anaia eta bi ahizpa ezkondu ziren. Etxean gurasoak bizi ziren artean eta baita bi osaba-izebak ere.
Joxe Antoniok Fabrika Handian egiten zuen lana. Horretarako, oinez jaisten zen herriraino eta handik bizikletan Beasaina. Edadean aurrera zihoala motoa ere erosi omen zioten, baina bi edo hiru aldiz erori egin omen zen mototik. Baserrian bazituzten behiak eta txerriak, zortzi buru. Ordiziako ferian saltzen zituzten arrautzak, barazkiak, oilaskoak eta oiloak. Soroan garia eta artoa ereiten omen zuten.
Maizter bizi izan ziren eta 1958an erosi zioten etxea markesari. Errenta ordaintzera Donostiara joaten omen ziren bi hilabetean behin.
Eskolara oinez joaten ziren ordu erdiko bidea eginez.
Bost seme-alaba izan zituzten: Roxita, Benita, Maritxu, Nati eta Inaxio.
Etxekonean eta inguruko baserrietan, Urtsu Txikin, Urtsuko Errotan, ez omen zuten urik. Errekatik hartzen omen zuten eta Joxe Antonio aitonak eman omen zien. Gaur egun ere halaxe jarraitzen omen dute.
URTSU HANDI: ETXABE NAZABAL FAMILIA
URTSU HANDI
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.