Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
urtsu handi1

MENDIZABAL PILDAIN Familia

urtsu handi1
 Liburuko fitxa jaitsi
pdf
Pasadizoak 

Oilarra falta

Artzain txabolaren inguruan jolas eta joko asko izaten omen zen garai hartan. Zaldibitarrak elkartu eta izaten zen jolasik ere, eta zaldibitarrak elkartzean hantxe ibiltzen omen ziren, oilar harrapaketan eta beste joko batzuetan. Eta etxera etortzean andreak galdetzen omen zion gizonari ea non zegoen oilarra eta berak erantzuten omen zion ez zekiela, ziurrenera azeriak jango zuela.

 
 
URTSUANDI Urtsu-Erreka auzoan dago. Auzoko beste baserriek bezala Urtsu du lehen izena eta bigarren zatiak tokiaren edo etxearen ezaugarriren bat eramaten du. Paraje izenen artean dira Ordeka, Etxaspi, Etxane, Bernao, Illorrane, Egiko txuloa eta Muttei.
Auzoko bidea 1937an egin zuten eta etxerainokoa ere bai.

Joxe Frantzisko Mendizabal Maria Engrazia Pildainekin ezkondu zen 1919an. Maria Engrazia Zumarragakoa zen, Oiantxiki baserrikoa, eta Zumarragatik Zaldibira arreoa gurdian hartu eta etorri ziren ezkontzera.

Eskolara oinez joaten ziren, eta bertara iristeko behar zituzten hiru ordu laurden. Etxetik goizeko zortzietan atera eta arratsaldeko seiak arte ez ziren itzultzen. Barre handiak egiten zituzten. Txitxia etxetik eramaten zuten eta ogia, berriz, dendan erosten zuten.

Hamaika seme-alaba izan zituzten: Kontsuelo, Mertxe, Joan, Euxebi, Pepita, Faustina, Joxe Mari, Paulina, Mariaxun, Domingo eta Xegundo.

1965ean baserria erosi eta 1975ean egin zuten obra, sukaldea, terrazak eta bainua berritu zituzten.

Bizimodua baserritik eta artzaintzatik ateratzen zuten. Bazituzten 30 behi, 30 txerri eta ehun buruko artaldea. Ordiziako ferian saltzen zituzten txerriak, eta etxetik txekorrak, eta baratzean egiten zuten artoa, babarruna eta barazkiak. Gaztak, berriz, Ordizian eta Donostian saltzen zituzten. Gainera Xegundok Frabrika Handian eta Yani mueble fabrikan lan egin zuen eta Domingok, berriz, linterneritzan. Bertara bizikletan joaten ziren. Joanek eta Joxe Marik erabaki zuten ganadu gehiagorekin etxean lan egitea eta bizimodua horrela ataratzea.
Alabak neskame atera ziren denak (zazpi ahizpa), Irun, Tolosa, Eibar, Ordizia, Donostia eta Zumarragara.

Artzain, batez ere aita ibiltzen zen. 1910az geroztik izan zuten artaldea. Artaldearekin maiatzean igotzen ziren mendira, Gazteluko atzealdera. Aita bakarrik joan ohi zen, baina oso gaztetatik berarekin eramaten zituen Joxe Mari eta Joan semeak ere. Maiatzetik San Mielak arte mendian izaten ziren eta behorretan eramaten zuten janaria asteazkenero, txabolaraino ordubeteko bidea eginez. Bizkairaino ere iristen ziren abenduan, eta bidean bi egun egiten zituzten. San Josetan jaiotzen ziren arkumeak eta esnearekin gazta egiten zuten. Ordizian eta Tolosan saltzen zituzten arkumeak.Txabolarako ur karreaketan beste ordu erdiko bidea bazen eta egunero joan ohi ziren ur bila.

Egindako gazta, batez ere Ordiziako azokan saltzen zuten, eta zumitzean egiten zuten gazta. Artilea ere bazuten eta ilearekin lan egiten zuten. Aurrena artilea kardatu, gero haria egin, ondoren etxerako galtzerdiak egin eta gainera ardi larruarekin abarkak egiten zituzten. Baina abarkekin ibiltzen lotsatu egiten zirenez, Mariaundiñen aldatu eta alpargatak jazten zituzten elizara joateko.
Saroian bazuten baratzea eta oiloak ere bazituzten. Aita eta bi semeak artzain ziren bitartean ama geratzen zen baserrian, eta han behiei jana eman, jetzi eta gari-makinarekin baserriz baserri ere ibiltzen zen. Artzain bizimoduan amarentzat gogorrena uda eta negua izaten ziren.

Informazio emailea: Mariaxun Mendizabal

 

URTSU HANDI: MENDIZABAL PILDAIN FAMILIA

URTSU HANDI

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli