Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
 
Koldo MITXELENAren fondoak  
Errima eta erritmo zentzua
Gara  2006-9-30
Amaia ITURBIDE
--Zaldibian  jaio zen 1767an.
--Lau gerra bizi izan zituen: Konbentzio Gerra, 1794-1796; Napoleonikoa, 1803-1813; Hirurteko Liberalña, 1820-1823 eta Lehen Karlistada, 1833-1839
--Maitasun kontuak direla-eta, hiru aldiz ezkondu zen, baina bigarren emazteari eskainitako bertsoak (“Contzeciri”) dira euskal literaturaren ezagunenak.
--1815. urte inguruan  Donostian jarri zen bizitzen. Jantzi, janari eta horretako gauzak saltzen zituen denda bat zeukan   eta baita bi etxe  ere. Zergari izan zen eta, azkenik, espetxe zuzendari, aurretik urteetan preso egona izan zena.
--Zaldibian hil zen 1845ean.


Juan Ignazio Iztueta XIX. Mendeko poeta erromantikotzat har daiteke, Topet-Etxahunek bezalaxe bizitza gorabeheratsua izan zuena. Zaldibian jaio zen 1767an Kapagindegi zeritzon etxean, geroxeago Iztuetaenea deituan, eta Zaldibian hil 1845ean. 1790ean Joakina Linzoainekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten. 1801ean Ordizian giltzaperatuta izan zen Zeraingo eskribauari egindako lapurreta batean parte hartzeagatik. Bigarren emazte Kontxesi Bengoetxearekin ezkondu baino lehen, honekin alaba bat izan zuen, baserri batean abandonatu zutena. Horrelako eta beste gertaera batzuek eraman zituzten kartzelara Iztueta eta Kontxesi. 1808. urtean Kontxesirekin Azpeitira ezkondu zen. Geroxeago ere, beste emakume bat ezagutuko zuen eta, horrela, 1821ean hogei urte zeuzkan Maria Axun Urruzolarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten. Lapurretengatik hainbat aldiz kartzelaratua, zenbait urte Logroñoko kartzelan ere igaro zituen, nahiz eta salaketa hauek guztiak ukatu eta etsaien gezurrak baino ez zirela argudiatu.

Idazlanei begira, hiru sailetan bana daitezke: folklore lanak, historiari buruzko liburua eta olerkiak. Juan Ignazio Iztueta lehenengo euskal folklorezalea dugu, dantza hurrengo hitzokin definitu zuena: «Dantzatzea, oinen bitartez kantatzea da». Folkloreari buruzko bi liburuok argitaratu zituen: bata, literaturarekin lotua, “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia” (1824), zeinetan euskal musika bilduma ekartzeaz gain, pilota jokoaz, hainbat herri kirolaz eta bertsolarien arteko txapelketez ere baitihardu. Musikaren ildotik doan beste liburuari honela deritzo: “Euscaldun anciña anciñaco ta are lendabicico etorquien dantza on iritci pozcarri gaitzic gabecoen soñu gogoangarriac beren itz neurtu edo versoaquin” (1826).

“Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia”-n (1847) euskara eta foruak gauza bera direla dio, bata bestearekin bizi eta egon beharra azpimarratuz. Honetaz gain, besteak beste, bertso paperek, hots, bertsolariek idatzitako orrialde inprimatuek, zein bultzada garrantzitsua izan zuten garai hartan gogoratzen digu. Herriari interesgarriak zitzaizkion gaiak (Gabon kantak, santuen bizitzak, apustuak, maitasun istorioak, hilketak, lapurretak...) landu eta azoketan zein jaietan banatzen ziren bertso paperek arreta ezin hobea zeukaten giro tradizional hartan. Daraman kutsu mitikoagatik eta gorespen edo apologia tonuagatik Aita Larramendiren “Corografia de Guipuzcoa” gogorarazten duela dio Yon Etxaidek “Hamasei seme Euskalerriko”-n (1990).

Iztuetaren olerkiez hitz egin aurretik, XIX. mendean gertatu zen olerki-bertsogintzaren fenomenoaz zerbait esan beharra dago. Izan ere eta Jon Kortazarrek “Euskal literaturaren historia txikia”-n (1997) dioskunez, XIX. mendean erromantizismoak poesia landua eta herrikoia hurbildu zituen arrazoiongatik: lehena, Euskal Herrian inspirazioa eta bertsolaritzaren bat-batekotasuna nahasten ziren; bigarrena, erromantizismoak poesia narratiboa gogoko zuen eta alor hori ere bertsolaritzari zegokion, eta hirugarrena, herrikoitasunerako joerak euskal literaturan eta, batez ere, hegoaldean bertsolaritzan garatu ziren, erromantzearen ereduarekin identifikatu zirelako.

Gauzak honela, Iztueta olerkari-bertsolari horietariko bat da. Gai honen ariora, gogoratu behar dugu, bestalde, garai honetako poetak nahiko zailak direla definitzerakoan, adibidez, Koldo Mitxelenak Joxe Mari Iparragirre urretxuar bardoaz ari denean, hibrido bat zela dio, ez herri kantari, ez poeta, modu erabatekoan.

Iztuetaren olerkien artean maitasunezkoak entzutetsuenak badira ere, badu bestelakorik; erlijiozkoak, ohiturazkoak, artzain poesiak, Gabon kantak, lagun artekoak, dantza eresiei buruzkoak eta Gipuzkoako herri, foru eta kondairako bertsoak.

Olerkietan beti irudi beretsuak erabiltzen ditu eta alde horretatik ez dakar berrikuntzarik; errima jokoetan, ostera, badu bereizgarririk eta ez da harritzekoa, Iztueta dantzari eta dantza irakasle ere izan baitzen. “Iztueta’ren olerkiak” (1978) liburuaren hitzaurrean Manuel Lekuonak, ahozko literaturan adituak, dioenez, puntuaren, errima jokoaren bat batekotasun azkarrean bezainbat jarraituan da iaioa Iztueta. Erritmoari dagokionez, bi ezaugarri azpimarratzen dizkigu Manuel Lekuonak: lehenik, bere bertsoak kantatzeko Iztuetak, Bilintxek bezalaxe, doinu zaharrez gain, doinu berriak aukeratzen ditu eta bigarrenik, «oin herrena» deritzon erritmo jokoa erabiltzen duela, modu honetan ibilia eten eta puntu errima berriak sartzeko.

Eskutitz bitxi baten berri ere badugu. Iztuetak Mogeli igorri zion gutuna Frai Bartolome Madariagak Plautoren “Paenulo” komediaren bosgarren eszenari buruz egin zuen interpretazioaz, fenizieraren eta euskararen arteko kidetasunaz ziharduenaz aritzen da. Honetaz gain, Iztuetak Ulibarri poeta eta ferratzaile euskaltzaleari ere gutunak idatzi zizkion.

BIBLIOGRAFIA
  • GUIPUZCOACODANTZA GOGOANGARRIEN CONDAIRA EDO HISTORIA. 1824.
  • EUSCALDUN ANCIÑA ANCIÑACO TA ARE LENDABICICO ETORQUIEN DANTZA ON IRITCI POZCARRI GAITZIC GABECOEN SOÑU GOGOANGARRIAC BEREN ITZ NEURTU EDO VERSOAQUIN. 1826.
  • CARTA EGUITEN DIONA D. JUAN IGNACIO IZTUETAC APEZ D. JUAN JOSE MOGUELI. 1829.
  • GUIPUZCOACO PROVINCIAREN CONDAIRA EDO HISTORIA. 1847,
  • IZTUETA'REN OLERKIAK. JOSE GARMENDIA ARRUEBARRENAREN EDIZIOA, KARDABERAZ BILDUMA, 1978.

CONTZECIRI
Maitebat maitatzen det maitagarria
Begui ederra du ta guztiz arguia;
Daucat urruti,
Bañan ezin quendu det buruti
Aren ichura;

Saldu albaliteque pisura,
Urrearen truque
Norc erosi faltaco ez luque.
Norc erosi, etc.

Ogueita lau leguaz nago aparte,
Bitartean ba dauzcat milloi bat ate,
Guztiac ichiric;

Nai arren ezin egon ixillic;
Beti negarrez,
Nere maite maitearen galdez:
Otedan bici,
Biotz-biotz nereco Contzeci,
Biotz-biotz nereco, etc.

Egunaz argui guchi, gauean illun,
Consueloric ez da neretzat iñun
Maitea gabe;
Eguin otenadiñ aren jabe
Oroitutzean,
Cembait pena nere biotzean
Ditut igaro;
Maite det eta ez da milagro,
Maitet det eta, etc.

¡Ay au bacardadea eta tristura!
Nere biotz gaxoa ecin piztu da,
Aindago illa;
Beti dabil consuelo billa;
Bere artean,
Banengo maitearen aldean,
Orducho bico,
Pena guztiaz liraque ilco.
Pena guztiac, etc.

Nere maitea zuzaz m oroitzen naiz
Egunaz ere baita gauetan chit maiz,
Lotan ere bay;
Zu icusitzera nic joan nai;
Libre banengo
Or nintzaque egunbigarrengo,
Naiz orduan ill,
Eznuque izango batere miñ.
Ez nuque, etc.

Leneco gau batean eguin det amets,
Bañan pentsamentuac beti al reves
Irteten dira;
Ustez nengoen zuri beguira,
Maite polita,
Cofrearen gañean jarrita,
Contu contari,
Nai nuen bañan ez nintzan ari.
Nai nuen bañan, etc.

(…)

(…)

Zure gauza polit bat oi det nerequin,
Izquidaturic dago letra birequin:
C ta B dira,
Ascotan nego oei beguira;
¡Ain dira piñac!
Maitecho polita, zuc eguiñac
Sedaz aderqui;
Colcoan gorderik dauzcat beti.
Colcoan gorderic, etc.

Esperantzetan bici, maite gozoa,
Noizbait cumplituco da gure plazoa;
Eta orduan,
Gauza charric ez artu buruan;
Lengoai utzi,
Ez degu pasatzen pena guchi;
Preso sei urtez
Onduco gaituzte nere ustez.
Onduco gaituzte, etc.

Laguntzaileak:

orkli