1 Dozen-erdi bat verso bear ditut jarri erregalatutzeco dama-galay biri: guztizco naitasuna diote alcarri, non ta nongoac diran esango det sarri. |
2 Andoain-en dago bat, Tolosan bestea, gustatuzen zaie maiz elcar icustea: dama ederra da ta galaya gaztea ez ta gaizqui izango onen emaztea. |
3 Gazte maitati oec chit ditut urriqui batac bestea vistan nai dute iduqui: aspertu baguetanic gau ta egun beti, Andoain-dic Tolosa ez dago urruti. |
4 Galay au nor dan iñorc nai baluque jaquin, apellidua Imaz icena du Joaquin: artutaco sallari gogoz zayo equin, gusto obeco lanic ez dezaque eguin. |
5 Maria Micaela de Elorriaga, dama maitati eder zurigorria da: Imaz-ec beretzaco nai luque al bada, ezta non-nay billatzen alaco alaba. |
6 Tolosa-ra joaten billatzeco bera, Echarri-ren bitartez izaten du era: iñoiz icusi ditut gustora daudela, Joaquincho Imaz eta Miquela ederra. |