1 Maitebat maitatzen det maitagarria Begui ederra du ta guztiz arguia; Daucat urruti, Bañan ezin quendu det buruti Aren ichura; Saldu albaliteque pisura, Urrearen truque Norc erosi faltaco ez luque. Norc erosi, etc.
|
2 Ogueita lau leguaz nago aparte, Bitartean ba dauzcat milloi bat ate, Guztiac ichiric; Nai arren ezin egon ixillic; Beti negarrez, Nere maite maitearen galdez: Otedan bici, Biotz-biotz nereco Contzeci, Biotz-biotz nereco, etc. |
3 Egunaz argui guchi, gauean illun, Consueloric ez da neretzat iñun Maitea gabe; Egin otenadiñ aren jabe Oroitutzean, Cembait pena nere biotzean Ditut igaro; Maite det eta ez da milagro, Maitet det eta, etc. |
4 ¡Ay au bacardadea eta tristura! Nere biotz gaxoa ecin piztu da, ain dago illa; Beti dabil consuelo billa, Bere artean, Banengo maitearen aldean, Orducho bico, Pena guztiaz liraque ilco. Pena guztiac, etc. |
5 Nere maitea zuzaz ni oroitzen naiz Egunaz ere baita gauetan chit maiz, Lotan ere bay; Zu icusitzera nic joan nai; Libre banengo Or nintzaquee egun bigarrengo, Naiz orduan ill, Ez nuque izango batere miñ. Ez nuque, etc. |
6 Leneco gau batean eguin det amets, Bañan pentsamentuac beti al rebes Irteten dira; Ustez nengoen zuri beguira, Maite polita, Cofrearen gañean jarrita, Contu contari, Nai nuen bañan ez nintzan ari. Nai nuen bañan, etc. |
7 Maite nerea daucat beti gogoan: ¡Ay orain banengo ni aren alboan Iñoiz bezala! Jaunac amets au cumpli dezala, Balitz conbeni, Consueloz ilco nintzaque ni Nere ustean, Maitechoren biotza icustean. Maitechoen biotza, etc. |
8 Nere maite polita ez da cer etsi, Bigar ez pada ere or nazu etzi Lengo lecuan, Allegatutzen naizan orduan, ¡Ay ura poza, Nere maite maitecho biotza! Zuri beguira, Pena guztiac aztuco dira. Pena guztiac, etc. |
9 Zure gauza polit bat oi det nerequin, Izquidaturic dago letra birequin: C ta B dira, Ascotan nego oei beguira; ¡Ain dira piñac! Maitecho polita, zuc eguiñac Sedaz ederqui; Colcoan gorderic dauzcat beti. Colcoan gorderic, etc. |
10
Esperantzetan bici, maite gozoa, Noizbait cumplituco da gure plazoa; Eta orduan, Gauza charric ez artu buruan; Lengoai utzi, Ez degu pasatzen pena guchi; Preso sei urtez Onduco gaituzte nere ustez. Onduco gaituzte, etc. |
|
Partitura ikusteko eta musika entzuteko esteka ( Euskomedia)