Jose Garmendiak dionez Iztuetaren letraz eta txukun idatzitako zortzi orrialdeko dokumentu hau Iztuetaren paperen artean dago. Dokumentu hau Iztuetak idatzi zuen ala ez eztabaidagai da. Borrow-ek idatzia zela uste dute batzuk , J. Garmendiak aipatzen du Pablo Mendibil ere izan daitekeela testua idatzi zuena. Iztueta balitz, bere ideologia politikoaren agerpen interesgarria izango litzateke.