BASERRIAK

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

SUKIA GARMENDIA familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Aiestaran Goena, Aiestaran Barrena eta Aiestaran Erdi bezala, agertzen da 1783- 12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Bi lagun joan ziren bilera hartara Aiestaran Goenatik, behar bada, ordurako, bi etxe-bizitza zirelako bertan.

Aiestaran Goena agertzen da berriz Francisco Antonio de Echaveren aurrean Malkorraldi sailaren zati baten salerosketan ere, 1805-9-12an. Salerosketa hartan Juan Inazio Iztuetaren amak, Maria Ignazia Etxeberria alargun eta adin-gutxiko seme-alaben amak, Juan Lorenzo de Echave-ri saldu zion sail hori, lehen Aiestaran Goenakoa izan zena, 673 errealetan . Echave delako horrekin bazituen zorrak Maria Ignaziaren seme organistak, Jose Mariak. Jesus Elosegiren ustez semeak ordaindu ezin eta horregatik salduko zuen amak sail hori.

 
   
Liburuko fitxa jaitsi
pdf

AIESTARAN GOENA baserria

BERTAKOEK diotenagatik baserriaren eta auzoaren izena bertako baserrien jabea zenaren abizenetik dator: Aiestaran.

Hasiera batean baserri bakarra zen, baina egoera latzen bat etorriko zen eta baserria bi zatitan banatu zuten. Anaia bana geratu omen zen alde banatan. Etxe zatirik handiena zorrak beretzat hartzen zituenarentzat, eta etxe zatirik txikiena zorrik gabe geratzen zenarentzat.

Antza denez, aurreko jabeak (Aiestaran-ek) 1700 inguruan saldu nahi izan zizkien baserriak bailara horretako maizterrei, alegia, Aiestaran Goena, Aiestaran Erdi eta Aiestaran Barrenakoei. Baina maizterrek dirurik ez eta beste batek hartu zituen jabetzan: Cerroko Bizkondeak. Hari erosia diote oraingo jabeek.

Bi etxebizitzak osatzen dute Aistrangone baserria. Goikoan Aranburu Garmendia familia bizi da eta behekoan, berriz, Sukia Garmendia. Inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Samartxo, Kontxillo, Soro Berri, Txatxo, Gaztiñari, Zuazola eta Eliz Baso.

{mp3}audio/maria_eta_segunda{/mp3}
Maria eta Segunda Garmendia eskazurirekin elkarrizketa entzun dezakezue    

Baserritik errepide bitartean aldapa dago. Oinez herriko plazatik hogei minutura dago. Etxe-jabe dira 1987tik aurrera eta konponketak 1935ean egin ziren, baserria handituz, artean maizter izanagatik.

1910ean ezkondu ziren Frantzisko Maria Garmendia eta Bitoriana Eskazuri, Olaldeko alaba. Zaldibin ezkondu omen ziren eta Ostatun egin omen zuten gosaria. Zaldibitik Ordiziara Karteroren gurdian joan eta Donostiara egin omen zuten ezkon-bidaia.

1940an ezkondu ziren, berriz, Frantzisko Maria Sukia, Errekaldeko semea eta Maria Garmendia, etxeko alaba. Zaldibin ezkondu, otordua etxean egin eta ezkon-bidaia Zaragozara egin omen zuten.

Baserrian baziren behiak, idiak (denera zazpi buru) eta Ordiziako ferian saltzen zuten artoa eta garia. Etxerako dena baserritik ateratzen zuten.

 

Informazio emailea: Pako Garmendia

 

 

AIESTRAN GOENA BEHEKOA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli