Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

GARMENDIA ETXABE familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

J. C. Guerrak, 1895ean REVISTA BASCONGADAn argitaratzen hasi zen Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa según el orden de sus familias pobladoras lanean, Zaldibiko Fernando de Zugasti aipatzen du 1399an. Eta litekeena da orduko hartan Zugasti etxe-izena eta abizen ere izatea. Ziurrenera J.C. Guerrak informazio hori P. Gorosabelengandik jasoko zuen Guipuzcoa. Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos de España delakotik. Han Fernando de Zugastiz gain agertzen dira beste hainbat zaldibitar ere, orduko Oridiciara elkartuz 1399ko apirilaren 8an.

Liburuko fitxa jaitsi

Pasadizoak 

“Boterez” ezkondu

1948an Inaziok, Goskindi baserriko Saturnina koinatarekin egin behar izan zituen ezkontza-paperak, alegia, “boterez” ezkondu, Saturnina Ameriketara senar, Klaudio, izango zuenarengana joan ahal izateko. Noski, eliza-ezkontza eta guzti egin zuten.

Informazio emailea: Damian Garmendia

ZUAZTI Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean daude Etxeburu, Arre alde, Etxe azpi, Angoiti, Nazal baso, Okorro.

Baserritik herrira, elizara, hogeiren bat minutu daude. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea.

Etxejabe dira Zuaztikoak 1916az geroztik. Baserria erosteko Ordiziako Jauregi Botikakoek eman omen zien maileguan dirua. 1950ean berritu zuten baserria eta baita hazi ere. 1970. urtean Inazio Garmendiak, aitak, izan omen zuen Gurutzeta baserria erosteko aukera, baina une hartan semeek ez zuten baserrian jarraitzeko asmorik, eta ez zuen erosi. Handik hamar urtera berriz, zer gertatuko, eta bi semeak baserrira itzuli ziren lanera.

Baserrian baziren bospasei behi eta bertan egiten zituzten garia, artoa, patata... Ordiziako ferian saltzen zituzten gaztaina, sagarrak eta etxean ekoiztutakoak.

Joxe Frantzisko Garmendia eta Joxepa Antonia Garmendia 1916an ezkondu ziren. Joxe Frantzisko Garmendia Zaldibarrenekoa zen, Elbarrena auzo berekoa beraz.

Inazio Garmendia eta Bitoriana Etxabe 1946an ezkondu ziren Lezon. Bitoriana Goskindi baserritik etorri zen. Ama gaixo zegoelako ez zuten bazkaririk egin. Ezkontza-bidaian Bilbo eta Zaragozara joan omen ziren. Egun berean beste bikote bat ezkondu zen, Ebaristo Lasa eta Sinforosa Aiestaran, Konfiteri etxekoak. Hauek ere ez omen zuten aparteko bazkari ospakizunik egin eta elkarrekin otordua egin eta elkarrekin egin omen zuten bidaia zati bat.

Aita-amekin eta Inazioren bi anaia-arrebekin batera bizi izan ziren. Batek hamalau urte egin zituen baserrian eta bestea beti bertan bizi izan da. Hala ere, etxetik kanpo lau lagunek lan egin izan dute. Bost seme-alaba izan zituzten: Jabier, Maria Jexux, Damian eta Joxemari. Joxemari izeneko beste zaharrago bat sei urterekin hil zitzaien.

 

ZUGASTI: GARMENDIA ETXABE FAMILIA

ZUGASTI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli