Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

ARANBURU GARMENDIA familia

   
Liburuko fitxa jaitsi    
pdf    

AISTRANGONE omen da Zaldibiko baserririk zaharrenetakoa, eta horregatik ematen dio auzoari izena: Aiestaran-Erreka.

Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxertxo, Zelai-Txiki, Olasasti, Elatxiki, Etxaburu, Erlaundi. Aistrangone baserrikoek bi izengoiti dituzte gogoan: Teniente eta Mozo.

Etxe-jabe dira 1978tik aurrera. Hala ere, aurretik baserria handituz joan zen, artean maizter izanagatik.

Konponketa-aldi asko izan ditu Aistrangoenak alde honetan. Garmendia-Erauskin familian ez omen zen erraz izan konponketak egiten hastea. Etxekoandreak, Josefa Mari Erauskinek, baserria konpondu egin nahiko zuen eta etxeko jaunak, Matias Garmendiak berriz, atzeratu egin nahi zuen obra. Orduan etxekoandreak pentsatu omen zuen kanpoan zeuden semeak bazkaltzera etortzen zirenean, gaia haiei aterarazi behar ziela. Hala, semeren batek atera du gaia eta aitak ezezkoa esan aurretik ama semearen alde jarri omen zen, eta aita, horretaz jabetuta izan arren, konponketak egin egin omen ziren.

Demetria Garmendia Erauskin geratu zen etxerako eta bere senarra Patxi Aranburu, oso esku onekoa omen zen, eta hark ere etxea barrutik berak konpondu omen zuen. Azken konponketak 1980an eginak dira.

Baserritik errepide bitartean aldapa dago. Oinez herriko plazatik hogei minutura dago. Herriko bidea 1954 inguruan egin zen.

1908an ezkondu ziren Matias Garmendia, bertako semea, eta Josefa Mari Erauskin, Urtsukorta baserriko alaba. 1946an ezkondu ziren, berriz, Patxi Aranburu, Arruabarren baserriko semea, eta Demetria Garmendia Erauskin, bertako alaba. Zaldibin ezkondu, otordua etxean egin eta ezkontz-bidaia Zaragozara egin omen zuten.

Baserrian baziren behiak eta idiak. Hiru behi eta bi idi, baina Aiestaran Goenakoak artzai ziren Enerion. Erleak ere bazituzten etxean. Ordiziako ferian saltzen zuten.Etxerako dena baserritik ateratzen zuten.

Hazaldi gehienetan baserrian bezala baserritik kanpo ere lan egin dute bertan bizi izan direnak. Artzai, Zentralean, Fabrika Handian, Indarrenean… Baita herritik kanpo joan ere “trozoetara”, alegia, trenbideak egitera. Horretan ari zirela hil omen ziren XIX. mende erdi aldean, 1880 aldera, bi zaldibitar Lekunberrin, bata Arruabarrena Murua, Olaldeko semea, eta bestea Garmendia Murua, Aistrangonekoa, lehengusuak.

Garmendia-Erauskin familiaren ondorengo adarrak eta Erauskinen aurreko genealogiatik abiatuta bildua dago Arbol Genealogico Irastorza-Garmendia liburuan. Liburu honek argitalpen ezberdinak izan ditu. Aurrenekoa 1945ean Candido Garmendia Erauskinek 1945ek uztailaren 1ean egina. 2.a 1991eko otsailean Miguel Amoros Garmendiak egina, eta urte berean eranskin batekin gehitua. Urtsuko Errotan jaiotetxea duten hazaldiei buruzko informazio paregabea da, 1991era bitarte. Gazteleraz dago.

Informazio emailea: Maria Dolores Aranburu Garmendia

 

 

AIESTARAN GOENA GOIKOA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli