GOENA IRASTORTZA familia
Baserriaren arrastoa idatzietan |
Aierdi ere, Aiestaran Goena, Aiestaran Barrena eta Aiestaran Erdi bezala agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Aierdiko hiru lagun agertu ziren bilera hartara. Beharbada, orduan, hiru etxe-bizitza izango zirelako bertan |
Liburuko fitxa jaitsi |
AIERDI Aiestaran Erreka auzoko baserria da. Aierdikoak Trumoiak ezizenez ezagutu izan dira.
Aierdi inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Beko soroa, Urondoa, Txonbillo, Azkonita, Aizti-txulo, Goikogaine, Aurtue. Bertakoek diotenagatik auzoaren izena bertako baserrien jabea zenaren abizenetik dator: Aiestaran. Eta auzoan badira abizen horrekin lotutako beste baserri batzuk ere Aistrangone (Aiestaran goena), Aistramarrena (Aiestaran barrena). Bazen Aistrantxulo (Aiestaran zulo) izenekoa ere, XX. gizaldi hasieran galdua.
Baserritik errepide bitartean aldapa dago. Oinez herriko plazatik ordu erdira dago. 1956an egin zen auzoko bidea, eta etxerainokoa 1960an. Goena Irastortzanekoak etxejabe dira 1922tik aurrera eta konponketak derrigorrean egin behar izan ziren baserria erre zenean. Bi familia biziko ziren aurretik baserrian eta orduan erabaki zuten, familia bakoitzarentzat etxe bana egitea. Aldez aurretik baserria Lazkaoko markesarena omen zen. Etxea egitean urteetarako zorpetu omen ziren bertakoak. Eta bi familiak ez omen dira sekula haserretu.
Pasadizoak
Informazio emailea: Inaxio Goenaga |
Joxe Mari Goena, Ataungo Sukia baserritik etorri eta Maria Martina Iruinekin ezkondu zen.
1922an, berriz, haien seme Joxe Frantzisko Zaldibiko Meizal baserriko Maria Antonia Irastortza Mendizabalekin ezkondu zen. Arantzazun ezkondu ziren eta bertan egin zuten otordua. Ezkondu zirenean etxean bizi ziren aita-amak, osaba-izebak eta senideetako bat. Horietatik bi hogeita bost urtez eta beste biak berrogei urtez. Goena Iruin familiako inork ez zuen lanik egin etxetik kanpo. Hurrengo belaunaldian, aldiz, Goena Irastortza familian, denek egin zuten kanpoan lan. 1952-56 bitartean hasi ziren denak Fabrika Handian.
Baserrian baziren bost behi eta idi parea. Ordiziako ferian saltzen zituzten arrautzak eta oilaskoak. Gazta eta esnea ere saltzen zuten Zaldibin bertan. Etxerako berriz egiten zuten garia, artoa, patata, babarruna eta bestelako barazkiak.
AIERDI BERRI : GOENAGA IRASTORTZA FAMILIA
AIERDI, airetik ikusia
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.