Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 ETXABE BARANDIARAN  familia

Pasadizoak

Koltxoiak balkoitik

Arantzazuko frailea ibiltzen omen zen Aralarren, gazta biltzen, bisita aitzakian. Behin batean Joxe Antoniori egin zion bisita eta Joxe Antoniok hamar pezeta eman nahi zion, eta fraileak hartu nahi ez, gaztak sei duro balio baitzuen. Orduan Joxe Antoniok esan omen zion promesa egina zuela Absoluzio egunean gazta San Migelera eramateko. Eta hala badoaz hurrengo San Migeletan, larunbatean, euri lanbrotan. Eta iritsi zenean esan omen zion fraileak: “Opari haundia ekarri duzu, gazte”. Eta orduan Joxe Antoniok: “Begira zein egoeratan natorren eta koltxonetaren bat eman beharko didazu gaua pasatzeko”. Fraileak erantzun omen zion: “Gero botako ditugu koltxoiak balkoitik eta harrapatzen baduzu…” Eta orduan Joxe Antoniok erantzun omen zion: “Berorrek ere gazta jan nahi badu, harrapatuta izan beharko du. Gaizki esanak barkatu eta hurrengo arte”. Eta hala itzuli omen zen.

Garbantzu goxo askoak!

Egun batean Mariasun Etxabe, hamarren bat urte dituela, joan da bere izebari bazkaria eramatera Zuazola izeneko parajera, han ardiekin zebilelako. Hasi dira biak bazkaltzeko asmoz eta kazuelan garbantzu goxoak zeuzkaten eta kutxarak eramatea ahaztu. Nola jan orduan? Ogiari kendu mamia eta ogi azalez baliatuta jan omen zituzten garbantzu haiek, goxo askoak!

Informazio emailea:

Mariasun Etxabe eta Joxe Antonio Etxabe.

 
Liburuko fitxa jaitsi  
pdf  
 

KONPORTA Aiestaran auzoko baserria da. Amundarain ibaiaren alde batean dago eta horrek

izan dezake harreman zuzena bere izenarekin, izan ere, Konportak andapararen ur-ateei edo andapare ondoko ur deposituei emandako izenak baitira.

Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Beheko soro, Goiko zelaia, Sagasti zelaia, Gaztinariko zelaia, Bordata, Narra bide, Soro Txiki.

Konportakoei deitu izan zaie Kristau Onak.

Etxejabe dira eta 1970ean egin zituzten konponketa nagusiak: sukaldea, bainua eta gelak. Auzoko eta etxera bitarteko bideak batera egin ziren, baserria bide ertzean baitago, 1955ean, bertakoek diotenez.

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Konporta baserria agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz

bitartekari bati emandako botere emaileen artean. Ordezkari bakarra agertzen da, beraz, etxebizitza bakarra izango zen ziurrenera, ordurako.

Iztuetaren familiaren gaietan ematen da, behin edo beste, Konportaren berri. Hala, Juan Inazio Iztueta kartzelan zela, eta bere emaztea hilda, Juan Inazio Iztuetaren ama (Maria Inazia Etxeberria) dirua eskatu beharrean gertatu zen, eta horretarako, Iztuetaren etxea hipotekatzeaz gain, Juan Lorentzo Etxabek fidatzen dio Konportako errenta eta laboreek emango dutena. Honela esplikatu du Jesus Elosegik1:

“Dicha Maria Ignacia de Echeberria, por la penuria de los tiempos, subsistencia suya y de sus hijos menores, y ocurrir otras urgencias, se vé en precisión de buscar cien ducados de vellon a censo […] …

a Pedro Jose de Armendariz, vecino de Azpeitia, especial para que en nombre de los otorgantes busque de cualesquera comunidades o personas particulares los referidos 100 ducados de vellón a censo o interés mas equitativo…hipotecando para su seguridad bienes de la mencionada Maria Ignacia de Echeberria (….);y como bienes del insinuado Juan Lorentzo de Echave fiador. Los frutos y rentas de su casa de Comporta y sus pertenencias sitas en esta dicha villa que son de Vínculo y Mayorazgo electivo…”

Hortik, badakigu, beraz, Juan Lorentzo Etxaberena zela Konporta XIX. mende hasiera hartan. Ez da aurreneko aldia Iztueta familiaren harreman sarean agertzen dena, delako Juan Lorentzo Etxabe hori. Bera izan baitzen Juan Inazio Iztuetaren aitaren, Joseph Iztuetaren, fidatzaile (1787.1.16an), bera hautatu zutenean herriko kontu hartzaile, 1788 eta 1789 urteetan. 1808an ere, Juan Lorentzo Etxaberena zen baserria, Juan Inazio Iztueta bigarren aldiz Kontxesi Bengoetxearekin ezkondu zenean, bere amak egindako testamentuan, berriz agertzen da Konportako jabe gisara eta gainera aipatzen du lehen egindako zorra ordaintzeko saldu ziola Malkorandia izeneko lur saila.

“9º. It. Declaro igualmente que para alimentos de Jose Maria de Iztueta mi hijo, tomé y recibií de Juan Lorenzo de Echave, dueño de la cas de Comporta vecino de esta vª, 61 ducados, 2rs un al tiempo que el suso dicho estuvo aprendiendo o instruyendose en su oficio de organista en la vª de Azpeitia, y para esta cuenta le di y vendi al mencionado Echave el terreno que me correspondia en Malcorandia sita en esta villa2

 

Pedro Joxe Etxabe, Iñaxi Agirrerekin ezkondu zen 1937an. Iñaxi Agirre Ataungo Astigar etxetik etorri zen Konportara. Beraien seme Joxe Antonio geratu zen etxerako, eta Frantziska Barandiaranekin ezkondu zen 1953an. Ataunen ezkondu ziren eta hantxe bertan egin zuten otordua. Bost seme-alaba izan zituzten.

Baserrian baziren behiak eta ardiak. Lau behi eta ardiak hirurehun bat buru. Konportakoak artzain dira. Ordiziako ferian saltzen zuten gaztaina, gazta eta babarruna. Eta baratzean ereiten zuten artoa, patata eta babarruna. Gainera, Felipek, etxeko semeak, Zaldibiko Zentralean lan egin zuen, 1955a arte, eta bertara oinez joaten zen.

Konportan Joxe Antonio Etxabe, oraingo semearena da, bosgarren belaunaldia artzain. Artaldearen erdia Arkakan izaten zuten. Aitona Pedro Joxek Paris baserriko Xantiri erosi zion ehun eta berrogei buruko artaldea, Aralarrera igotzeko aukera izan zezaten.

Apirilaren hasieran igo ohi dira mendira, eta txabola Intxintxaon dute. Ez da familia osoa igo izan eta janaria kaballeriarekin eta bizkarrean igo izan dute. Ordu eta erdiko bidea dago etxetik txabolara.

Artaldeak larrea Alotzan du, Zupitzetik hasita. Eta artaldeak ura ere Alotzan edaten du. Baina norberarentzako ura Ondarretik izaten zuten, txabolatik ordu erdira, eta bi egunetik behin egiten zuten ur karretoa.

Gazta egiten zuten. Egunean lauzpabost gazta. Baserrian gazta egiteko etxeko arkumeen gatzagiaz baliatu ohi dira, bezperan goizerako eta gero iluntzerako beratzen jarriaz eta iragazkian (ibaz ontzian) asunekin (osinekin) pasatu eta esneari nahastuz. Ordizian saldu ohi dute gazta baina baita etxetik bertatik ere.

Arkumeak ere saldu ohi dituzte, kaballeriarekin jaitsita, eta horretarako lauzpabost orduko bidea egin behar da. Baina saldu gabeko arkumeekin kontu handiaz ibili behar izaten da, bestela amak gatxitxi (gaitzetsi) eta ez baititu onartzen, eta orduan noski, esnerik ez die ematen. Horregatik, ferian, lurrean utzi ordez, zaku edo plastikoren gainean jarri behar ziren, usaina ahalik eta gutxien aldatzeko.

Txabola ondoan ere bada baratzerik, eta han, aza eta porrua izaten da. Gainera, artile beltzarekin abarken goaitak egiten zituzten eta txuriarekin galtzerdiak.

Udako egunak goizeko 5etan jaikiz hasten dira eta ardi bila joan behar izaten da Alotzara, haiek ekartzera.

Ordu eta erdiko bidea da. Gero txabolan jetzi, esneari gatzagia eman eta gero ardiei lagundu pixka batean, ordu laurden batez- edo gora joan daitezen. Gaztak egindakoan gosari edo bazkaria egin (baba beltxak hirugiharra eta txorizoaz). Ondoren siesta txiki bat egin, arratsaldeko bostak aldera goizekoa errepikatu eta gauean hamaika t’erdiak edo hamabiak aldera oheratu.

Baina izaten da aukera beste artzain batzuekin elkartzeko, inguruko artzainekin ere. Eta elkarrekin jolasteko ere bai. Makila tiratzea eta korri egitea izan ohi dira jolasak. Gero udan, abuztuko bigarren igandean izaten da festa. Absoluzio egunean, berriz, abuztuko azken astean, San Migelera joan izan ohi da.

Momenturik gogorrenak belarra ondu artekoak izaten dira, eta gozoenak udazkenekoak.

Santu Guztietan jaitsi ohi dira menditik. Barrutia Arkakan dute eta etxea Konportan. Eta neguan unerik gogorrenak arkumeak jaiotzerakoan izaten dira eta gozoenak berriz udaberrian.

 

 

KONPORTA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli