Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

ARRUABARRENA IRASTORTZA  familia

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

BIANDA baserria Elbarrena auzoan kokatua dago. Bianda Lazkaomendiko baserria da.

Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Goiko soroa, Itxane, Beheko soroa, Itxaspi, Barruti, Nausasti, Soroluze, Artaleki, Mesere, Sastie, Etxe azpi, Erdiko soro, Soro barrena,Txara.

Etxerainoko bidea 1985ean egin zieten, etxejabe egin zirenean. Lehen, eskolara jaisteko Zubiaurretik joaten ziren, eta ordu erdiko bidea zuten.

Etxejabeak dira 1985az geroztik, eta egin izan dituzte konponketa batzuk. Etxejabe egin zirenean, etxerainoko bidea egiteaz gain, ura ere eraman zieten bertara. Lehen maizter ziren, Maria Amalia Laurnaga etxejabearenak. 1970ean ez zieten bidea egiten uzten. Halako batean esan diete baietz eta berehala hasi ziren txukuntzen bidea: gurdibidea zabaldu eta bidea berdintzeko asmoz. Etxekoandrea enteratu orduko ukatu zuen baimena eman izana eta gainera segidan errenta igo zien.

Urarenak ere bazituen bere komeriak. Udan izaten zen ur beharrik handiena. Arropak aklaratzera Goskindi azpiko kanalera joaten ziren asto gainean arropak hartuta, eta edateko uraren bila Olalde baserriko basoko iturrira jaitsi behar izaten zuten ordu erdiko bidea eginda.

Egun batean, esnea marmitetan hartuta bidean zihoazela bidean lokatzetan gelditu zitzaien astoa, eta orduan, astoari marmitak kendu, eta astoa lokatzetatik atera behar izan zuten.

1921ean ezkondu ziren Jose Ignazio Arruabarrena bertako semea eta Maria Dolores Irastortza, Mamune baserriko alaba. Etxean gurasoetako bat bizi zen. Goizeko zazpietan ezkondu, Martinagotzanen arrantxoa egin eta Karteroaren karroa hartuta Donostiara. Biharamunean Donostian barrena buelta bat eman, hango kaleak ezagutu eta hurrengo egunean buelta etxera.

Baserrian baziren lau behi, txerriak, konejuak eta oiloak. Ordiziako ferian saltzen zituzten eta, garaian, baita gaztainak ere. Eta Fabrika Handian egiten zuten lan Lontxok eta Joxek, 1938az geroztik.

Lanera joateko oinez jaisten ziren Zaldibira eta bizikletan Beasainera. Lontxo asteazkenetan, azoka egunean, Fabrikatik atera eta amaren bila joaten zen Ordiziara. Elkarrekin bazkaldu eta ama kontentu asko etortzen zen etxera asto gainean.

Informazio emailea: Maritxu Arruabarrena

 

MIRANDA: ARRUABARRENA IRASTORTZA FAMILIA

 

MIRANDA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli