BASERRIAK

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

GARMENDIA ESKISABEL familia

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

BIANDA baserria Elbarrena auzoan kokatua dago. Bianda Lazkaomendiko baserria da.

Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Goiko soroa, Itxane, Beheko soroa, Itxaspi, Barruti, Nausasti, Soroluze, Artaleki, Mesere, Sastie, Etxe azpi, Erdiko soro, Soro barrena,Txara.

1931n ezkondu ziren, abenduaren 28an, bertako semea Joxe Migel Garmendia eta Fermina Eskisabel Zaldibiko Urtesabel baserriko alaba. Etxean gurasoetako bat bizi zen eta hiru osaba-izeba. Goizeko seietan ezkondu, etxean egin zuten arrantxoa eta handik Bilbora joan ziren ezkontza-bidaian.

Hiru seme-alaba izan zituzten: Inazio, Karmen eta Maria Dolores.

Bizimodua baserritik atera ohi zuten. Baserrian baziren lau-bost behi. Etxerako baratza ere bertan zuten. Eta Ordiziako ferian saltzen zituzten gaztainak eta arrautzak. Inazio hogeita hamar urterekin hasi zen Fabrika Handian, 1965etik aurrera.

Informazio emailea: Karmen Garmendia

 

MIRANDA, airetik ikusia

Laguntzaileak:

orkli