CARTA EGUITEN DIONA DON JUAN IGNACIO IZTUETAC APEZ DON JUAN JOSE MOGUELI, AITA BEARCUTSI FRAILE SANTA TERESACOAC PLAUTO EUSCALDUNAREN IZENAREQUIN IZQUIDATU DUEN OBRACHOAREN GAÑEAN CEÑA ARGUITARATU DUEN MOGUEL BERAC
Oso gutxitan hitz eginda Iztuetaren lanei ari garenean Iztuetaren lan honetaz. Plauto Bascongado izenez ezagutzen duguna J. I. Iztuetak gai hau medio J.A. Mogeli egindako gutun batetik abiatzen da. J.A. Mogelek argitara eman baitzuen aldez aurretik Prai bartolome Santa Teresaren lan bat Plautoren Poenulus komediaren 5. aktoaren 1. eskenako hizkera, ustez punikera, euskararen bidez ulertu ote zitekeen argitzeko emandako argudioengatik. Liburu hau Koldo Mitxelenako fondoetan dago.
Gutuna euskaraz eta gazteleraz eman zen argitara, eta bertan Iztueta Lécluse, euskal gramatika frantsesez argitara eman zuen hizkuntzalari eleanitzaren alde mintzatu zen.
Gutun honek laguntzen digu Iztueta bere mendeko gizon jakintsu gisara ikusten eta baita harremanetarako zuen gaitasunaren berri irudikatzen ere. Kontutan izan behar da Espainian 1868-1936 urte artean hartu zuela Plauto eleanitzaren gaiak indarra, eta Euskal Herrian berriz, Lécluseren eraginez, XIX. mende hasieran piztu zela eztabaida.
Eztabaida honen testu osoak J. Lakarrak eta B. Urgellek aztertu zituzten Anuario de la Sociedad Julio Urquijo-n. ASJU, XXII-2