Unite Revolution Slider 2

1    

Juan Ignazio Iztueta Etxeberria idazle eta dantzari ospetsua izan zen. Zaldibian 1767an jaio arren, bere itzala, eta bere eragina ez dira itzali denboraren joanarekin.

IZTUETA orri honen helburua, han-hemenka esku-izkribu eta artxibo, aldizkari, egunkari, liburu, diska eta irudietan banatuta dauden dokumentuak modu erraz eta erosoan eskura jartzea da. Honekin batera, Juan Ignazio Iztueta idazle eta dantzari ospetsuak egindako lanaren berri ezagutzera emateaz gain bere ekarpenari buruzko interesa errotzeko asmoa ere badu Iztueta Fudazioak. Orri hau euskaraz dago, baina Iztuetari buruzko dokumentu asko erdaraz daude. Horiek bere horretan sartu dira web orrian, aurrera begira lan horien laburpenak eta iruzkinak egiteko helburua badago ere. Sei sailetan banatu ditugu Iztuetari buruzko dokumentuak.

BIOGRAFIA Bertan, Iztuetaren biografiako hainbat zertzelada emateaz gain, txertatzen ditugu zuzenean dagozkion hainbat dokumentu eta esku-izkribuen aipamenak.

IZTUETAREN LANAK Atal honetan Juan Ignazio Iztuetak idatzitako lanak argitaratu ditugu. Lan hauetako batzuk , jada, zintzilikatuak zeuden hainbat orrialdetan, baina ez guztiak. Orria osatzen doan eran, guzti-guztiak txertatzeari ekingo zaio. IRUDIAK Juan Ignazio Iztuetaren irudiak ez dira asko eta ezta bere garaian eginak ere. Baina web orri honetan, agirian jarri ditugu bere familiaren argazkiak eta baita bere hainbat dokumentu autografo edo esku-izkribu ere.

ENTZUKETAK Atal honetan, Iztuetaren hainbat bertso-kantuen bertsioak jaso ditugu, horien artean, ezagunena, Kontxesirena. Baina ez dira kantuak bakarrik ageri, baita, esate batera, bere liburuan argitara emandako partiturak eta baita partitura eta musika horiek non eskura daitezkeen adierazten duen informazioa ere.

OMENALDIAK Atal honetan , Juan Ignazio Iztuetaren omenez egindako lanen berri emango da. Baita omenaldi horietan argitaratutako lanen berri eman ere.

BIBLIOGRAFIA Atal honetan, Juan Ignazio Iztuetaren lanen inguruan idatzitako aipamenak eta liburuak txertatuko ditugu. Lan hauek egileka edo gaika aurki ditzakezu.

Laguntzaileak: