Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
2  
Iztuetaren harremanak

Ez dago zalantzarik bere garaian oso ezaguna eta miretsia zela, jakina, etsaiak ere bazituen. Bere jaioterrian «Txuri» deitzen zioten, bere bertsoak ahoz-aho ibiltzen ziren eta batzu kopiatu ere egin ohi zituzten.

Ekintza, ikuskizun edota festa popularra non Iztueta han, hutsik gabe. Ezteietara bertsolari eramaten zuten.

Dantza-taldea zuzentzen zuen eta asko ibiltzen zirenez leku askotxotan ezagutzen zuten.

«Dantza-liburua» argitaratu zuenean bere izenak Gipuzkoatik kanpora salto egin zuen eta Estebanez Calderon (politikari, nobelagile, historiagile eta poeta) bera ere interesatu zen.

Estebanez Calderonek (1) bere ohitura liburuan (Colee. Austral, 128 or.) Iztuetaren laguna dela esaten du; non ezagutu zuten elkar? noiz? ... Bien arteko harreman pertsonala ere izan zen, kezka kulturalak bultzatuta, noski.

Are gehiago, Mendivilek (2) Londresen argitaratutako foileto bati esker, —beharbada Iztuetak berak idatzia— Inglaterrako jendeak ere ezagutu zuen.

Jorge Borrow-enak (3) ornen dira Iztuetaren lanaz hitzegiten duten bi artikulu, eta dirudienez idazle horrek bazituen Iztuetaren orijinalak.

Zer esanik ez dago Iparraldeko adituek ere ezagutzen zutela. Horixe frogatzen bait dute Lécluse, A. D'Abbadie, Ansoborlo (4) (Donibane Lohizuneko eskola-zuzendaria) eta abarrekin izan zuen korrespondentziak, eta baita Parisekin izan zuenak ere.

Juan Inazioren alaba bat Gasteizen bizi zen ezkonduta eta beste bat Burgosen. Berak esana da zenbaitetan izana zela Gasteizen. 1832. urtean, Donostian bizi zela, Madrileko jaun batek (5) Vicente Vinuesaren kultur etxean hitzaldi bat ematera konbidatu zuen, hitzaldia euskarari buruz izango zen.

Zaldibian gordetzen diren gorbatek Burgosko zigilua daramate. Han ere pasako zituen denboralditxo batzu.

1814. urte aldera eta aun-erantzean Donostian ezaguna baino ezagunagoa zela korrespondentziak frogatzen digu, hauetan ez baila azaltzen ez kalea, ezta etxearen izena ere. Léclusek, beste batzu bezala, «verificateur de passeport» jartzen du (6).

Demwoski (7) idazleak ere izan zuen Iztuetaren berri eta «Kontxesi»-ren estrofa batzu kopiatu zituen.

Iztuetak zuen afanak eta dinamismoak ia alor guztietara bultzatu zuten, eta maila askotako harremanak mantendu zituen.

Guzti hau ikusirik ez gaitu harritzen Iztuetak hainbeste harreman izan zituela ikusteak.

Perez-Yarza Bajineta-ren (8) etxeko artxiboan Iztuetak leku nabarmena du eta hori, zenbait arrazoi tarteko direlarik, gertatu zen. Ikus ditzagun Iztuetaren korrespondentziaren alderdi batzu: kantitatea, barietatea eta igorleen izen batzu.

70 kartatik gora dira 1824-1844 bitartean egin zituenak eta guregana iritsi zaizkigunak (9).

Hizkuntz barietatean dagokionez, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez daudela esan behar.

Igortzaileak asko dira, batzu besteak baino ezagunagoak, eta besteak beste (10), Juan de Erro, Lécluse, D'Abbadie, Agustin Pascual Iturriaga, Luis de Astigarraga, Ramón Guereca, Mogel, Mogelen iloba. Santiago de Unceta ...

Hemen denak aipatzea oso luzea izango litzateke, eta dataz data aztertzea berriz ia ezinezkoa, batzu datarik gabe bait daude. Beraz, sailka eta multzoka aztertuko ditugu (11).

Lehen multzoa Agustín Pascual Iturriagak idatzitakoa da. Guztira hogeitabi eskutitzek osatzen dute sorta hau, euskaraz eta erdaraz taxutua ez da agertzen Donostiako helbiderik, Zaldibiara zuzenduetakoetan bai, ordea. Hauen artean, Oriamendi mendiskarako eguna eta ordua jarriaz papertxo ugari agertzen omen dira, Garmendiak dioenez.

Iturriaga eta Iztuetaren arteko eskutitzek bien harreman sakon eta ia denak euskarari buruzkoak direla adierazten dute. Iturriagak etengabe aholku eta laguntza bila Iztuetarengana jotzen du, honek zintzoki uneoro ematen diolarik: itzulpen-lanak, zuzenketak egin dizkiolako eskerrak sarritan ematen dizkio Iturriagak. Euskararen aldeko erabaki eta ideia praktikoak, funtzionalak buitzatu nahi dituzte: euskara eskoletan sartu, euskal liburu errazak eta didaktikoak sortu e.a,

Zenbait eskutitzetan elkarrekiko arazo familiarrak ere nabarmentzen dira, adibidez, Iztuetaren semea, Valentin Kuban hil ondoren, Zuaznabar eta Iturriagak Juan Inazioren heredentzi eskubideak aurrera ateratzen laguntzen diotenean.

2. multzoan Luis de Astigarraga eta Ugarte Segurako maisuak idatzitako sei eskutitzak sartzen ditugu. Seiak 1840. urtean, bi Azpeitiatik eta lau Seguratik idatzi zizkion. Maisu hau, idazlea eta liburugilea bai gazteleraz bai euskaraz izanik, eskutitzotan Juan Inaziori bere liburuei gainbegirada bat ematera joateko erregu eta erregu ari zaio. Badirudi lorpen handirik ez zuela eduki, nahiz eta Iztuetak hitz eman zion behin baino gehiagotan.

3. multzoa, Bergaran jaio, diputatu izatera iritsi eta Iztuetaren GDK liburuaren hitzaurrea egin zuen Santiago de Unceta politikariaren eskutitzek osatzen dute. Santiagok Juan Inaziori 1824-1829 urteetan egin zizkion karta hauek, Iztuetak Mogeli egindako karta eta GDK liburuaren argitalpenak direla eta. Iztuetaren euskararen balio eta bere euskararekiko zaletasuna azpimarratzen digu, laudorioak intzentsu gisara isuriz, Fray Bartolo (sic) gutxietsi eta Juan Bautista Erro politikari handiarenganako bidea urratzen dio.

4. multzoa frantsesez Léclusek idatzitako beste bost eskutitzek osatzen dute, 1826-1830 urte bitartean hain zuzen. Frantziako Tolosako irakasle zen Léclusek Iztuetari bost karta zuzendu zizkion. Hauetako gaiak hauexek dira: euskara eta uskalkiei buruzko zalantzak planteatzen dizkio, elkarren lanen laudorio, iruzkin eta liburu berrien eskabideak trukatu zituzten.

5. multzoan Ulibarri Galindez, José Paulo Abandoko perratzaile eta euskaitzalearen eta Iztuetaren arteko gutun batzu sartzen ditugu. Korrespondentzia hau 1827. urtean hasi eta bi urte beranduago amaitu zen, sei karta trukatu zituzten, eta badirudi Iztueta ez zela hain erraz bere liburuak bidaitzera prestatzen. Jose Paulok behin eta berriro Dantza Liburua eta eranskina eskatzen dio, ez alperrik. Iztuetak aitzakiak, handik eta hemendik sortuz, dantzak irakatsi beharra, idazten eskubete lanez osaturik dagoela ..., erantzuten dio. Azkenean, bi urte pasa ondoren, 40 errealetan bidaltzen dio liburua. Gutun hauetan agertzen den beste ideia nagusia Tubalismoa da (12).

6. multzoan Iztuetari egindako eskutitz solteak aipatzen ditugu. Hara hemen eskutitzen egile batzuren izenak: Juan José Mogel, Martín Onrubia, Valentín Iztueta, Ramón Guereca, M. Ansoborlo, Joaquín de Michelena, Juan Bautista de Erro (Gerardo Elorzak baditu Iztuetak Errori zuzendutako eta argitaratu gabeko eskutitz ezezagun batzu. Ikus 2. eranskina).

Garbi ageri da Iztuetak harreman zabalak eta ñabardura ugarikoak manteníiu zituela batzurekin eta besterekin.

___________________________________

1. GARMENDIA, JOSE (1968), «Obras Inéditas de Iztueta». La Gran Enciclopedia Vasca,  Bilbao, 118 or.

2. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 119 or.

3. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 119 or.

4. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 119 or.

5. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 119 or.

6. GARMENDIA, JOSE (1968),aip  ob., 119-120 or.

7. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 120 or.

8. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 120-122 or.

9. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 121 or.

10. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 122 or.

11. GARMENDIA, JOSE (1968), aip. ob., 122-207 or.

12. BERRIOCHOA, VALENTÍN (1961), «Del epistolario inédito del herrador bascófilo de Abando. Correspondencia de Juan Ignacio de Iztueta y José Pablo de Ulibarri y Galindez». BAP XVII,3, San Sebastián 313-321 o..

 

Laguntzaileak:

orkli