Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
Iztueta pertsonaia misteriotsu

Begiratzen diozun lekutik begiratzen diozula, ez da lan erraza Iztuetaren bizitza eta obrari egoki heltzea. Aspaldi idatzi zuen Fausto Arozenak "figura guztiz interesgarria" zela Zaidibiko folklorista (2).

XIX. eta XX. mendeko historiagileek gainazaletik baizik ez zutenikertu Iztuetaren izate handia. Gero bai, gero ikertu da sakonago. Esatebaterako, jaiotzako bigarren mendeurrena zuela eta, 1967. urtean eta ondorengoetan sakonago aztertu da (3). Baina oraindik gauza ugari gelditzen zaizkigu ezagutzeke Iztuetaren bizitzan. Bere bizitzako ibilbidean (78 urtekin hil zen) garai eta aldi garrantzitsu asko misterioz eta ilunez estalirik agertzen dira. Garai hartako egora eta bizimodu zaiantzakorrari begiratuta, harritzekoa al da, ordea? Errejimen Berriaren eta Zaharraren artean, zenbait gerrateren artean: Konbentzioko gerra (1794-1796), Napoleonena (1808-1813), Fernando VII.aren agintealdiak, absolutismoa, hiru urteko Konstituzioa (1820-1823), lehenengo gerrate karlista (1833-1839) eta abarren artean bizi izan zen, alegia; hain zuen, Gipuzkoari dagokionez oso gutxi ikertu den testuinguru sozio-politikoan.

Dudarik gabe, dokumentu asko oraindik aurkitzeke eta kontsultatu gabe dago (4), eta honek, ezbairik gabe, gure folkloristaren nortasun harrigarriaren zentzuzko iritzirik ematea gogor oztopatzen du. Honela bada, Zaldibiko "Txuri", erabat misteriotsu azaltzen zaigu eta bere bizitza nahasi horretan argi egingo digun zuzia topatzen saiatu behar dugu.

Gure dantzariaren bizitza eta bizimoduaren kontesturik ezagutzen ez dutenek esandakoa eta oinarri dokumentalik gabeko iritzi hutsen bitartez azaldutakoa dabilela asko kontutan hartzen baldin badugu, armiarma-sarean sartu eta han aztarrika eginez bezala dago miatu beharra dena (5). Adibide bat jartzearren, Kontxesik Zaidibiko giroan asko sufri zezakeelako joan zela Donotiara irakurri izan dugu; Goierrikoa eta baserritarra zenez, Trono eta Aldarearen elkartasunaren alde agertu zela entzun izan dugu; herri xehearekiko lotura tarteko, tradizio munduan murgildu eta industri aurrerapenaren kontra azaladu zela; sentimentuz liberala zela, behintzat, Korrejimenduko gartzelako korrejidore edo Alkate izendatu zutela eta, nahiz eta kargu edo ardura horretarako titulurik izan ez.

Frogen bidez baiezta daitekeenez, argi dago Kontxesi ez zela inoiz ere Zaldibian bizi izan; Iztueta erreformista eta, aldi berean, Kontserbadorea zen; liberala izan zen, ez bakarrik bere bizitza sentimentalean, baita ideologi aldetik eta erlijiosoki ere. Londresen argitaratu zen liburuxkan, erregezaleen borondatezko soldaduskari buruz zera dio: "los guipuzcoanos (...) han deshecho todas las tentativas de la desorganizadora facción carlista". Baita ere id.: "... pero hay eh el mismo pueblo costumbres que compensan muy bien la falta de libertad de imprenta y aun la libertad religiosa" (6); jakina da, bestalde, gartzelako Alkate zen aldetik (7) bere ondasun-ordainen eskakizuna luzatu zuela, e.a.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli