Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
Bere irudiaren bilakera ezagutuz
Kontuak kontu, Iztuetaren irudiarean ezagupideari dagokionez, 1929.an Eusko Ikaskuntzak eskainitako omenalditik hona izugarrizko aurrerapena eman dela aitortu behar da (8). Aita Donostiak, J. Vinssoni jarraituz, "Essai d'une bibliographie de la Langue Basque" gutunean oinarrituz (259 orrialdean), Arrasaten hil zela uste zuen, 81 urterekin. Zaldibian apaiz egon zen Don. Gabriel Amundarainek bidali zion Iztueta Zaldibian, 78 urterekin, hil zeiako berria.
 
Baditugu, ordea, iritzi edo aburu soilak ez diren konklusio, beharbada, behin betikoak, hau da, berari posta bidez bidalitako gutunak haren obrarekin kontrastatuz lorturiko oinarri dokumental zabalean sustraituriko datu eta tesiak. Bere bizitza bi alditan bana dezakegu: lehenengoa, 1815 arte; eta bigarrena, urte horretatik bere heriotza arte, 1845era arte.
 
Lehenengo aldi horren barruan, gaztaroan, bere egonezin, ingurua erraz bereganatzen zuen izpiritu abegikor eta, aldi berean, bere izaera kritikoarengatik nabarmendu zen.Bertsolari eta dantzari ona izanik, askok eta askok luzatu izan zizkioten begiak. Bere izaera edota inorekikoa egiteko zeukan erraztasunagatik "Txuri" izengoitia jarri zioten. Bere ideia eta jokabidearekin bat ez zetorren mundu moral, erlijioso eta sozialaren kontra altxatu zen, baina horrek okerra baizik ez zion ekarri: mendeku eta pertsekuzioaren menpe bizi behar izan zuen 30 urte zituenetik hasi eta 43 urterainoko guztian (9); salaketa, epai eta gartzelak zirela medio, aldi honetan, ez zen batere eroso ibili gure gizona, guztiz penagarri baizik. Gaztetan izandako abentura ugarik amaiera kaxkarra izan zuten harengan: salaketa salaketaren gainean eta ondorio mingarriak.
 
Espetxean ikasitakoek, frantseszaletasuna besarkatu, Iparraldeko ibilera eta bestelakoetan murgildu eta pertsona bezala zintzotu eta zentzatzeko balio izan zioten. Hasiera batean irudi eskandalagarria izan bazuen ere, gero ohitura eta usadiozko bertuteen eredutzat hartu zuten (10). Harreman estuak izan zituen Diputazio eta Udaletxeko agintariekin; baita instituzio horietan lanean ari zen jendearekin ere. Berdin, elizgiozenekin, hala nola, Iturriagarekin; jaun hauxe zen, 1824. urtera arte, Gipuzkoako ohituren gainean gehien zekiena (11). Bere bizitzako xedeari heltzeko, zurikeriak alde batera utzi gabe, edozein egoeratara egokitzen zen gure "Txuri" (12).
 
Nahiz eta askok bere lehen aroa ezagutu, Iztuetak badu bigarren aldi interesgarri bat eta bere probintziako usadio eta ohiturekiko zuen maitasuna handituz joan zen, euskaldunen eginkizun zuzenaren eta iraganaren apologista bihurtuz. Bigarren garai honetan, lehenengoan baino hobeto jakin zuen jokatzen (13): bere lagunek erbestera joan behar izan zuten bitartean (14), berak, Diputazioko dirukutxa ahitu antza egon arren, eguneko sei errealeko pentsioa jasotzeko moduak egin zituen.
 
Baina oraindik gauza ugari gelditzen zaizkigu Iztuetaren landa horretan ezagutzeke. Bai horixe! Ezagutzen ez ditugun pasarte asko ditu Iztuetaren bizitzak. Jaiotagiria, bataio-papera (1767) eta Joakina Linzuainekin ezkondu zeia (berak 22 urte eta neskak 19) kenduta, 23 urte horiei buruzko agiri funtsezkorik ez dugu ezagutzen, ez behintzat bere haurtzaro eta gaztaroaren inguruan (non ikasi zuen, zer lan egin zuen, etab.). Hutsune hori betetzea ezinezkoa da, eliza eta udaletxeko liburuetatik behintzat. Dakiguna da, "Txuri" ezizenez guregana ailegatu zaiguna aide batera utzita, alegia, mutil bizkorra zela, bertso eta dantzazalea.
 
1790. urteko urtarrilaren 11an ezkondu ondoren, Zaidibiko herriari olio gozoa, balea, makailua eta sardinak ekartzeko konpromezua hartu zuen bere gain. Albisu Irive familiarenak ziren Olaako bi errotak alokatu zituen 1792an. Bere bost seme-alaben jaiotagiriez gain (Jose Inazio, Maria Ana, Maria Antonia, Josefa Franziska eta Jose Manuel) ez dago beste inolako dokuinenturik, Zaldibiko erretore zen Jose Inazio Etxaberen kontrako eskriturara arte; dokumentu honetan Iztueta diputadu azaltzen zaigu. 1799an Juan de Sarasola eta Iztuetaren artean artaldearen tratua zerratutako berri ematen da, baita Linzuainekin izan zuen bostgarren eta azken semearen jaiotzaren berri ere.
 
Tolosako kartzelan zegoelarik, 1801ltik 1808ra arte, bertso-txapelketan parte hartzerik ez, nonbait, eta, epaimahaikide izendatu zuten, garai hartako dokumentazio ugariren arabera. Bestalde, oraindik ez dakigu zergatik egon zen Azpeiti eta Logroñoko kartzeletan.
 
1808ko otsailaren 9an, Azpeitian, Kontxesirekin ezkondu zenetik 1813ko uztaila-abuztura bitarte ez dago 5 urte horiei buruzko argibiderik. Antza denez, Donibane-Lohitzunen egon zen. 1814 eta 1815 urteetako agiri batzu badaude. Donostiako Udal Agiritegian ez da Iztuetari buruzko agiririk, Bizente Ibarguren txistulari eta musikariari buruzko xehetasun batzuk ezik. Onek gero Korrejimenduko gaztelu-zaingoa hartu zuen bere kargu; hain zuzen, ondoren Iztuetak izango zuen kargua. Berak esaten duenaz aparte ezer gutxi, hau da, berak kantatu zizkion doinuekin Latierro musikariak egin zituenak, Miserikordiko gazteei dantzak erakusteko agindu ziola Udalak, Hernanitik 1824ko otsailaren 27an Lorenzo de Alzateri Iztuetak idatzi zion gutunetik kanpo gauza gutxi dantzei buruz; gutun honetan esaten du Kontxesiren alaba Maria Inaziari dantza egiteko baimena eman ziola.
 
Ilunpean daude baita 1833. urtetik 1845ean heriotzak bere uztarriak lotu zuen arteko urteak ere. 1837ko abuztuaren 10ean, karlisten gerra bete-betean, Ordizian sinatu zuen agiri bat Zaldibiko herritar gisa. Garai hartanbere jaioterrian al zegoen? 1839ko apirilaren 12an Juan Bautista Erro ministroari idatzi zion gutuna, bere egoera ekonomikoa larria zela eta, laguntza eskatuz. Cure galdera zera da: noiztik zegoen Zaldibian eta nola etorri zen liberal eta kristaua zen Donostia hiritik Goierri karlistara?
 
Zaldibian egin zituen azken urteei buruzko berri gehiegirik ere ez dugu. 1840an Bergarako Besarkadan izan zen. Seguran ere dantza irakasten aritu zen. Bere ikasle izandako Olano buru zela, Zaidibiako dantza taldeak ekintza ederra egin zuela jakin zuenean "berri onak ditugu" esan omen zuen, hala dio behintzat ahozko tradizioak.
 
Bere biografiari eman diogun begirada honetan, gure folklorezalearen bizitzaz hainbat datu eta zehaztasun argitzeko geratzen zaizkigu. Ikerketak aurrera egin behar du eta ziur gaude fruitu onak emango dituela.
________________________________________
(8) Los Euskaros en Alava, Guipúzcoa y Vizcaya. Sus orígenes, historia, lengua, leyes, costumbres y tradiciones, Ladislao de Velasco y Fernádez de la Cuesta , Barcelona 1879,554 pags.
(9) Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa, Pablo de Gorosabel, (escrito el 1864) 1ª edición, Tolosa (5 más 1 Vols.) 1899. 2ª edición, Bilbao (3 vols.)1970
(10) Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz-neurtu edo bersoakin, baita berak ongui dantzatzeco iracasten edo instruczioac ere, Juan Ignacio de Iztueta. Lenengo aldiz, Donostian , 1824. Bigarren aldiz, tolosan 1895. 209 or.
(11) Parroquia de Zaldivia. Libro de bautizados nº4. Fol.143, vº nº 16.
(12)Parroquia de Zaldivia. Libro de bautizados nº4. Fol.162, vº nº 39
(13) Los Iztueta, José Garmendia, El Diario Vasco, San Sebastian, 16-X-1967
(14) Parroquia de Olaberria, Libro de Visitas (Cuentas)nº IV, Fol.201
Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli