Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
1810.Urtetik 1824.era Donostiako egonaldia

Donostiara joan eta Iztuetak dantzen liburua idatzi baino lehenagoko garai hura miatzea oso interesgarria dela iruditzen zaigu, hala nola, Gipuzkoako hiriburutik urruti ibili zeneko urtea, Tolosan 1814ean egon zenekoa, 1815ean baldintzapeko askatasuna lortu zuenekoa, etab.

1810-eko apirilaren 24ean Iztueta Azpeititik Donostiara heldu zen bere bigarren emaztea zen Kontxeshirekin eta seme alabekin. Orduan 43 urte zituen. Donostiarrek dudarik gabe ezagutzen zituzten bere maitaleari espetxetik zuzendutako bertsoak.

Jose Domingo Vicunak, Azpeitiko ezkribauak, 1809.ean datu antropologiko batzuk eskeintzen dizkigu. Egiten duen erretratu fisikoa hau da: "Pelo castano, cejas del mismo color, nariz afilada, frente mediana, barba cerrada, cara hermosa y estatura baja". Ez digu bakarrik erretratu fisikoa uzten, zerbait baliagarriagoa baizik. Frantziaren agintepeko urtean, (Iztuetak "la francesada" deitzen zuena), 1809.ean, Azpeitian frantsezale izena hartzeko merezimenduak egin zituztenen artean dago; izen hau herriko biztanie askok eman zioten (17). Beraz Iztueta eta Kontxeshi, zeinarekin 1808.eko otsilaren 9an elkartu zen, espetxetik aske zeudelarik, bolada batean, batera eta bestera asko mugitu ziren. Iztuetari desterru-zigorra eman zioten Azpeitian, baina 900 ducados ordainduz ekidin zitekeen zigor hau, eta nahiago izan zuen Donostiara joan. Galdera bat egin beharrean aurkitzen gara, ordea: zertan egin zuen lan, berea eta familiaren bizimodua aurrera ateratzeko, Azpeitian egon zen bi urte horietan?

Esan dezakegu 1810. urtetik 1824 urtera arte "Gipuzkoa-ko dantzak" argitaratzen den arte, ez dugula ia daturik; bi eskutitz bakarrik, bata berari zuzendua eta bestea 1824-eko otsailean Iztuetak idatzia.

Donostian ez du atsedenik hartzen, merkataritza lanetan aritzen da, eta esku-arte ona izatera ailegatzen da. 1813ko uztailaren lera arte Getarian egondako tropa fratsesei 43.776 errealen jeneroak erosi zizkien, Don Jose Aranbururekin Onrubiaren bitartez: lastamarraga, manta eta jatekoak... Ekainaren 28tik abuztuaren 31 arte, Donostia sutepean setiaturik egon zen hilabeteetan, Bidasoaren betaldean aurkitzen da, Donibane Lohitzunen.

1814.ean zortzi hilabetez Tolosako korrejimenduko gartzelan egon zen, prozesaturik, eta, Donostiako bere etxean, hilabete eta hamahiru egunez, bahiturik. Orain dela gutxi Tolosako artxiboan, inoiz argitaratu gabeko interes handiko ageri batzuekin egin dugu topo. 1814 eta 1815. urteei buruzko argibideak dakartzake. Lehenengoak honela dio:

"En esta villa de Tolosa a cinco de marzo de 1814, ante mi el Escribano Real y del numero de ella y testigos D. Vicente de Legarda de la propia vecindad dijo que D. Juan Ignacio de Iztueta, que lo es de la ciudad de San Sebastian, se halla preso en las Reales Carceles del juzgado de primera instancia, en calidad de detenido, por conducta y opinión política del detenido que ha temdo durante la dominacion de los franceses en la villa de Azpeitia y para que pueda conseguir su libertad otorga que recibe en fiado y se constituye carcelero conmetariense del referido D. Juan Ignacio de Iztueta (...) y en su consecuencia se obliga a volverlo a la detencion de que se Ie saca, siempre que el Sr. Juez de primera instancia de esta Provincia u otro competente se lo mande... Ast lo otorga y lo firma, a quien yo el Escribano doy fe y conozco, siendo testigos Benigno de Furundarena y Martin Melchor de Ezcurdia, vecinos de esta villa. Vicente Legarda (Tolosako protokoloaren inbentarioa, leg. 719)."

Beste batek horrela dio: "En la villa de Tolosa, a dos de noviembre de 1815 (...) parecio presente D. Vicente de Legarda/ vecino de la propia villa y dijo que Juan Ignacio de Iztueta, vecino de San Sebastian, se halla preso en las Reales Carceles de la Plaza nueva de esta referida villa por disposicion del Senor D. Ramon M8 de Llopart, oidor del Supremo Consejo de Navarra y Corregidor de esta M.N. y M.L. Provincia de Guipuzcoa y por autos de infidencia ante quien se siguen contra el dicho Iztueta (...) y mediante dicho Corregidor en auto (31 de octubre pasado) mando que el referido Iztueta, presentando fianza de estar a derecho y pagar lo juzgado y sentenciado, fuese puesto en libertad y pudiese restituirse a su casa (...) Fueron testigos Joaquin M2 de Gaztanaga y Jose Cruz de Oiquina de esta denominada villa, y de que conozco al otorgante yo el Exmo. Vicente de Legarda. Ante mi Jose Manuel de Osinalde" (Protokoloaren Artxiboa, Tolosa, leg. 752).

Beste bat ere badago: "En la ciudad de San Sebastian, a 11 de diciembre de 1815, en que fue presente Iztueta diciendo que el caballero corregidor de Guipuzcoa ha remitido a la Real Chancilleria de Valladolid la causa formada por la justicia de Azpeitia, sobre supuesta infidencia otorgando su poder a D. Claudio Gomez de la Vega para que pida la comunicacion del proceso y la defienda en la causa... Testigos Tomas de Urbieta, Juan Jose y Lorenzo Justiniano de Alzate, vecinos de la ciudad " (leg. 111-66).

Martin Onrubiak 1814-eko abuztuaren 3ko datarekin, Irunean, eskutitz hau idazten dio: "Mi amigo y senor: Alegreme de que se halle bien, ya en el seno de su familia con tranquilidad (18)". Onrubiak esandakoak oso dira esanguratsuak. Entzun ditzagun arretaz: "Ya en el seno de su familia con tranquilidad", bi gertaera adierazten dira honekin: bere familiarengandik urrun eta errebolta eta gorabehera handietan sartuta ibili zela.

1815eko abuztuan, 39 urtez hiltzen da Kontxesi, bere seme Jose Ignacio dantzariarekin geratzen da bizitzen, bere lehen ezkontzako seme zaharrena, M8 Antonia eta Josefa Franciskarekin; eta Ignacia, Valentin eta Jose Franciscorekin, Kontxesirekin izandakoak. Bildosolan "Poyuelo bajo" bizi den etxean eta Triperian, San Juani zegokiona eraikitako etxeen jabea da.

1817ko abuztuan, Joaquin Ramos Soraizen alabarekin ezkon du zen Jose Franzisko. Joakin Ramos alargun eta ezkribaua zen. Urte hauetan dantzari dabil herri-jai ofizialetan, ospe handia lortuz. Dantza egin ezezik bere semeei erakutsi ere egiten du. Hitz batean, Iztuetaren izena goi mailan dabil.

1819 urteari gagozkiolarik, eta beste agiririk ez dugunez, Iztuetak berak ematen digu zenbait datu: gazte noble batek, aintzinako doinuak Latierro dabolinlariari irakasteko eskatzen dio, honek kopiatu eta hiriko artxiboan gorde ditzan; eta kargu garrantzitsua zeukan beste noble batek, berriz, Miserikordi Etxean jasorik zeuden gazteei Gipuzkoako hainbat dantza-jenero eta melodia diferente irakasteko (19). Urte horietan 50 lagun baino gehiagori irakatsi ziela dantzak aitortzen du (20). Pedro Albeniz organistaren laguna da urte horietan (21), baita Latierrorena ere (22); Hernaniko Manuel Larrarte organistarekin ere bazituen harremanak (23).

1820ko urriaren 13an, Santa Fe jaiak zirela eta, Zaidibian zen. Egun Jose Ignacio Mancisidor koinata eta bere arreba Ana Mariari, berak uko egindako ondasunak ematen dizkie. Hortik hasi eta 1824 Otsailaren 27ra arteko berririk ez dugu. Orduan, dantzakin eriazionaturiko gutun bat idazten dio Donostiako Udaletxeko Alzate idazkariari.

Hirian, 8000 biztanleen artean (probintzia osoak 110.000 zituen gutxi gora-behera) Iztuetak momentu gogorrak bizi izan zituen. Probintziari dion maitasunak eta beregan eragina duten lagunek bultzatzen dute: bihotza hunkitzen dioten usadio eta tradizio hauei eusteko grina bizia erakusten duen liburu bat idatzi behar du.

_______________________________________

(17)  Este día era domingo

(18)  Archivoo Histórico Nacional. madrid. Fondo Inquisición, Legajo 2247

(19) Parroquia de Azcoitia. Libro de Bautizados,nº 11, fol. 301,vº nº 70

(20) Iztueta, la poesía vasca y el "churripamplé", por Jose Antonio de Donostia, Lecároz, 1953, fasc.2,pags.-31-41

(21) Ayuntamiento de Azpeitia. Archivo Municipal. 1807. Autos de oficio contra Pedro Joseph de Armendáriz, molinero de Enparan y Juana de larrañaga , su mujer, y Miguel Ignacio de Usobiaga, su criado, sobre el descubrimiento de los cuatro hombres que estaban alojados en su casa y se escaparon, la noche del 26 de febrero, saltando por la venana, al tempo que llegó el señor alcalde con gentes a reconocer dicha casa molino.

(22) Ayuntamiento de Azpeitia. Archivo Municipal. Asunto criminal. Expediente. Autos de oficio para la persecución de Francisco Iztueta de Zaldivia y tres compañeros más, por robo de una arquilla en la iglesia de Olaverria, y contenuar dedicados al robo. 1807.

(23) No sé quién fue la persona que tan amablemente me envió por correo este folleto.Si estas líneas caen en sus manos,sírvanle de agradecimiento por su amabilidad anónima.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli