Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

 

GOIERRIKO HITZA    
   
Aralarren barrena joango dira Nafarroaraino.Irudian, mendizabaleak Igaratzako aterpen . BERRIA    
Dantzarien pausoetatik

Zaldibia>>Gailurrerantz mendi elkarteak beste irteera bat antotatu du maiatzaren 31rako; berezia izango da ordea; 1856an, Zaldibiako dantzariek Iruñera mendiz egindako bidea errepikatuko baitute.

ARKAITZ APALATEGI -- Goierriko HITZA—2008-05-14
Duela 152 urte, Zaldibiako dantzariak Iruñera joan ziren, festa batean parte hartzeko asmoarekin. Oinez egin zuten bi herriak lotzen dituen 60 kilometroko bidea, oinez egin zuten, egun osoko ibilaldian. Behin Iruñera iritsitakoan, artean indarrak ahitu gabe, dantza saioa egin zuten. Harrezkero ibilbide horri Dantzarien Bidea deitzen diote.

Mende eta erdi geroago, herriko historiaren zati hori berreskuratu nahi izan du Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteak. Urtean zehar hainbat irteera eta asteburu-pasa antolatzen dituzte. Baina tarteka honakoa bezalako ibilbide bereziak egin nahi izaten dituzte.

Maiatzaren 31n egingo dute dantzarien bidea. Goizeko bostetan aterako dira Zaldibiatik, bidea luzea izango baita; hamabi bat ordukoa, antolatzaileek azaldu dutenez. Gailurrerantz elkarteko Aitor Garmendiak azaldu duenez, «lagunartean eta talde guztia batera joatea da gure asmoa. Horretarako,bidean zehar bost geldialdi egingo ditugu, atsedena hartzeko». Atsedenaldiak ez dira hamar-hamabost minututik gorakoak izango, bestela gehiegi luzatuko bailitzaieke bidea. Oiduin, Guardetxean, Madotzen, Irurtzunen eta Añezkarren geldituko dira, Iruñera iritsi aurretik.

Berrogeigarren kilometroan iritsiko dira Irurtzungo atsedentokira. Bertan mokadutxoa egingo dute elkartearen kontura. Iruñera iritsitakoan ere izango da zer jana.

     
ITURRITZAK EUSKAL MENDIZALEEN HISTORIAZ HITZ EGINGO DU

Mendi irteeraren aurretik mendiarekin lotura duen beste ekitaldi bat ere antolatu du Gailurrerantz elkarteak. Maiatzaren 29an, Antton Iturritzaren hitzaldia izango da Zaldibiako kultur etxe zaharrean, iluntzeko19:30ean.

Iturritzak euskal mendizaletasunaren historiaz hitz egingo du, “Pirinioetatik Everestera 1939-1980” izena eman dion saioan.

Gainontzeko geldialdietarako norberak eraman beharko ditu jana eta edaria.

Behin Nafarroako hiriburura iritsitakoan, duela 152 urte egin zuten bezala zaldibiarrek dantza saioa egingo dute. Iztueta dantza taldeko kideak ere joango dira haraino. Dantzariekin batera, ordea, mendizaleek ere izango dute aurreskua egiteko aukera. Itzulera autobusez izango da.

Ikastaroa
Iruñera iritsitakoan aurreskua egin nahi duten mendizaleek aurrez ikastaro bat egiteko aukera izango dute. Horretarako bi egun jarri ditu Gailurrerantz elkarteak. Datorren larunbatean, hilak 17, eta hurrengoan, hilak 24, bilduko dira. Irakasle batek aurreskua egiteko oinarrizko ikastaroa emango die, goizeko 10:00etan hasita, kultur etxe berrian.

Mendi irteeran atera nahi dutenak elkarteko kideekin harremanetan jartzea komeni da. Ikastaroan parte hartzeko, berriz, nahikoa da entsegura agertzea.

Laguntzaileak:

orkli