Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
GIPUZKOAKO DANTZAK 

Gure txikitako oroimena, harrizko eserleku horiak zituen dorre karratuarena da. Hain zuzen, Gipuzkoako dantza klasikoen eskenatokia bihurtu dena. Geroago, zenbat aldiz ikusi ditugu han eta beste zenbait tokitan! Arraza baten arimaren adierazpen bizia, denboraren sakontasunetik etorritako haize urrunak girotzen zuena, txistuaren soinu gezamin eta dardarkariarekin.

Atzera begira ipintzen gaituzte, gure etniaren jatorria eta aintzinako mundu majikora itzularaziz. Euskaldunen dantzak gimnastikoak eta zurrunak direla idatzi da; oin eta hanken mugimendu handikoak direla, baina gerritik gora mugitzen ez diren dantzak, eta hauek Europa iparraldeko giroan txertatzen omen dira. Indarra arraza primitibo baten dibertsiotzat hartu eta miresten duten herriaren adierazgarriak dira, eta orokorrean, pentsaera kontzeptual modernoaren aginpide kultural bortitzera iritsi ez den herriarena. Euren soinu hotsez dantza eginarazten duten instrumentuak ere guztiz funtsezkoak dira, eta jantzi eta beste ezaugarri askotan paleolitiko haitzuloetan gordetzen diren pinturetan agerturikoekin edo milaka urte aurreagoko monumentu, ontzi eta bitxiekin pareka daitezke. Besoko zintak, gerriko zintzarriak, era iberikoan xingolak bularretan gurutzatzea, urruneko gizakiaren jatorrizko usadio eta koreografiaren oroitarazle dira hein handian.

ERRITO ETA MITOEN ADIERAZFENA

Berruezok dioenez, lehenengo erritoek eta gero mitoek: bai nekazari girokoek, bai borroarakoek, hiletakoek nahiz ludikoek, badute beren glosa estetikoa: "Jorrai-dantza"n, "Ezpata-dantza"n, "Brokel-dantza"n, "Karrika-dantza"n, "Azeri-dantzan"n... argi ikusten da hori. Dantza hauek eguneroko iharduera azaldu arren, beren barnean jatorrian izan zuten balio majikoa gordetzen dute; edo "Guizon-dantza", gaur egun "Aurresku" izenarekin ezagutzen dena, anekdota-doktrina bihurtu da, talde etniko batek gizartearen hierarkizatze modua sortzeko duen gaitasuna eredutzat hartuz, eta hau dantzarien bidez errepresentatzen
da.

Dantzak, aintzinakoen altxor eta balio kultural nagusi bezala edota herritarren. bozkariozko dibertsio moduan nahiz mirari baten bitartez iraganarekin komunikatzeko tresna gisan agertzen zaizkigu. Iztuetak Goierri aldean ezagutu, dantzatu eta jaso zituen "Gipuzcoaco dantzac"en klimax edo kapituluak dira.

Honela idatzi zuen gure folkloristak: "hay danzas para cada solemnidad, cada solemnidad rica en gloriosos y gratos recuerdos de hazanas y costumbres, de virtudes publicas y domesticas de los antiguos guipuzcoanos", eta: "el distintivo del caracter guipuzcoano es la decidida aficion a mezclar el regocijo popular en los actos mas importantes de la vida publica y privada, del Gobierno general del pais y trarrsaceiones particulares entre las familias e individuos... y que envueltas en ellas (las danzas) nos presentala fisonomia mas animada de los pueblos mas cuerdos y felices del globo" (Londresen argitaratutako liburuxkatik, "Ocios españoles emigrados" 1825 eta "El liberal guipuzcoano" 1820-1828, Donostian hirurtekoaren zuzendari zen Pablo Mendibilen bitartez).

 

DANTZEN ESANAHIA IZTUETARENTZAT

Drain jakin nahi duguna da dantza zer den eta ea Iztuetarentzat dantzaren esanahia zein den. Berak honako definizio hau eman zuen: "la danza no es sino una cancion con los pies, o hacer que la linea del canto y sus palabras, fundidos en uno, sean reproducidas aun en sus mínimos detalles, como si fuera el mismo canto". Londresko liburuxkan definizioa zabaldu egiten du: "No otra cosa es el baile que un canto que se ejecuta con los pies y con los ademanes, o bien, la expresion exacta de lo que significa cada goipe o punto de la tonada ajustada a la copla; de manera que el sonido y el movimiento del cuerpo vayan con- formes entre sf en cuanto a la expresion de los efectos encerrados en la letra de la tonada. Esta cualidad esencial, esta combinacion tan acertada de los sentimientos con el sonido la poseen en grado eminente todas nuestras tonadas antiguas con mas perfeccion que los de ninguna otra musica del mundo". Pixka bat aurreraxeago honela idatzi zuen: "tiene cada uno de estos sones inmemoriables una letra o cantinela propia, cuyos compases regulan los movimientos y cuyas palabras avivan la expresion, el ademan, la animacion del que danzando los ejecuta, porque Ie recuerdan y ponen presente el objeto para que se compusieron".

Dantza-melodien liburuaren hitzaurrean antzerako hitzak azaltzen dira. Hemendik dator danborilariaren garrantzia, Iztuetarentzat "es el personaje principal, el verdadero corifeo de estas fiestas naciqnales" (Gipuzkoako dantzak, 234 orr.).

Argi dago ez zuela dantza musikarik gabe ulertzen, ez bakarrik txistu eta danborilik, dantzarien kanturik gabe ere. Jakina denez, Miserikordi Etxean aterpetutako umeei dantza kantuarekin batera irakasten ziela idatzi zion Pablo Uliberriri. Iztuetarentzat oroipen kantua da dantzaria mugiarazten duena, bere izatearen burmuinetaraino sartu barrena asdnduz, bizi-gogoak kantua sortu eta honek gorputzaren mugimenduen adierazpen artistikoa eskatukolukeelarik. Iztuetarengan bi termino hauek, dantza eta kantua alegia, ez zitezkeen bereizi; gaur egun, ordea, badirudi zentzu eta koerlazio hau galdu egin direla.

Iztuetak "bailar no es otra cosa que cantar con los pies" idatzi zuenean, Paul Valeryri aurrea hartu zion; honek "La danza es una poesia de la accion de los seres vivos" idatzi zuen. Iztuetarentzat -gogoan dugun Jose M" Donostyk aditzera eman zuenez- euskaldun dantza tradizionalak, ideia aldarria dira, artearen mailara igotako erritmoaren gorespena; batzuetan sinbolikoa, baina betiere dinamikoa. Giza mugimenduaren prosa, honen agerpidearen bitartez eratua badago, dantza bere agerpide poetikoa litzateke. Hitz egiten edo idazten dugun naturaltasun berberaz mugitzen gara prosan ia konturatu gabe. Baina mugimendua gertakizunen eta behar soilen gainetik jarri nahi badugu, dantza mugimenduaren poesia izango litzateke, bere oinarrizko ideia, bere errima, bere metrika, bere zentsura, bere asonantzia eta kontsonantzia eta bere ahapaldiekin. Eta "Aurresku" edo "Ezpata dantza"ren kasuan, ahapaldi batzuez eratua badago, orduan dantza, poesia bihurtzen da. Eta zer dira, ba, gure dantzak olerki liriko txikiak, sentimentalak, gerrazaleak... erotismoz edo, gutxienez, sentsualitatez kutsaturiko dantza modernoen kontzeptutik kanpora daudenak baizik?

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli