Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

 
1750.ko EDIKTUA 

1750ko martxoaren hamabiko datarekin eta Iruñeako hirian, Don Gaspar Miranda Argaiz apezpikuak ediktu bat aldarrikatu zuen, non jendarteko dantzaldiak eta dantzak debekatzen ziren.

Garai hartan Nafarroako eliz barrutian zeuden gipuzkoako herri eta parrokia askotan dekretu luze honetako erabakiek eragin handia izan zuten; batzuentzat txit garai egokian iritsi zen, besteentzat gogorregia eta lekuz kanpokoa zen, ordea. XVIII. mendearen erdialdera dantzen eta dantzaldien zilegitasun moralaren inguruan piztu zen polemika gogorrak kapitulu berezi bat beharko luke berak bakarrik.

Aipaturiko ediktu horretatik atera eta Gaintzako parrokiako liburuetan transkribatuta ikus daitezkeen akotazio batzuk nahikoa direla uste dut (15). Berpizkunde Bazkoako lehenengo egunean, urte bereko martxoaren 29an: "leí y publiqué el edicto antecedente al tiempo de la misa popular, dandoles a entender su contenido en lengua vulgar y para que conste firmo yo el rector Don Diego de Mendizabal".

Zaldibian 1760. urtean, pastoralgoaren ikustaldiaren aginduetan emanik zera irakur dezakegu (16): "Item mandamos al cura de esta iglesia cele el cumplimiento del decreto de la prohibicion de bailes expedido por su Ilutma. procediendo contra los inobedientes con arreglo a él, para cuyo efecto lo renovamos en todo y por todo y mandamos lo publique el primer día de Resurrección cada año".

Ez dugu, guk behintzat, ezagutzen Gaspar Miranda Argaizen irudia; ediktuak, animaren zaintzaile honentzat, kezka sakoneko giro morala isladatzen du. Ez du bere isiltasun politikoaren bidez fededunen betirako hondamendiaren arrazoi izatea nahi, ezta "que Ie imputen en los ojos de Dios, del mundo de los hombres tantos y tan perjudiciales abusos por la permisión y tolerancia de ellos" ere. Horregatik, "con todo amor y celo, encarga in visceribus Christi a los vicarios, rectores y abades que en sus sermones u pláticas, en el confesionario y en ocasiones privadas persuadan eficazmente la cesación y total destierro de dichos bailes, como a las Justicias seculares de las ciudades, villas y lugares de su obispado, la más celosa y eficaz aplicación al pronto remedio de los excesos desordenes, valiendose para ello de industrias y diversiones inocuas propias de cada sexo,en que la juventud pase inocentemente y con separación los ratos que, concluidas sus devociones, tuvieren libres en los días festivos".

Ediktuak dioenez, gehiegikeria eta nahasmahas hauek gizon eta emakumeak elkarrekin ibiltzearen ondorioz datoz "tanto más nociva y perjudicial a las almas con la libre y desenfrenada vista de los jovenes, próximo trato y comunicación de unos y otros, con escandalo público, sones y sainetes de lo más vivos, carreras y encuentros libidinosos y repiques que llaman fuga, infernales, provocativos y llenos de un mortal y executive veneno, en acciones, ademanes y movimientos... paradas, bebidas y refrescos y arcos por donde pasa el demonio de las danzas".

Dantzen txarkeriak toki guztiak bere indarraren menpean ezartzen dituela adierazi nahi du ediktuak: nola kanpo libreak hala aterpeak, atariak nahiz pasabideak, plaza zein elizpide eta inguruak, tenplu sakratuak bezala basilikak, berdin ermitak eta bere atrioak; hori gutxi balitz, kanposantua bera profanatuz.

Eta elizgizonen nahasketa gehitu behar zaio honi: "y aun de ser alguno o algunos de ellos maestros de danzas, y de tener por oficio de enseñarles a personas de ambos sexos". Bere apezpikutegiko jende gehienak oker hau zuela konturatu zen Don Gaspar Miranda: "esta contagiosa peste y mortal enfermedad" eta nahi zuena zera zen: "descubrir a los fieles estas entradas encubiertas, las mafias seguras y secretos de Satanas y sus invenciones, origen y raiz de todos los vicios que reinan en los pueblos, por lo que la ley de este reino las llama oficina en las que se fraguan ofensas de Dios con escándalo de los pueblos".

Guzti hau dela eta, zentsura aplikatu eta zigorra astintzeko mehatxu egiten du. "Su uso en las iglesias, letanias, procesiones, funciones de cofradías y otras eclesiásticas de titulares, asi como de otros instrumentos profanos que sirven para los bailes y que son en contra de toda disciplina eclesiástica, a excepción de las festividades de Corpus Christi y del Nacimiento de Nro. Señor Jesucristo, y en éstas sólamente se permiten dichos instrumentos profanos y las danzas sólo a los hombres".

Gipuzkoako probintziak Tolosan, 1750ko abuztuaren 17an, Jose Francisco Lapaza diputatuaren bidez, M. Clero del Arciprestazgo-ri zuzentzen zion gutun hau: "El Sr. Obispo, a vista de la representación hecha por mi última junta general, ha concedido gustosamente el que en mis pueblos se tengan las danzas de espadas y otras de hombres solos, sin que se mezclen las mujeres, y que concurran los tamboriles, y entren en las iglesias y procesiones en los días de los Santos Patronos titulares, o en el que se celebra la fiesta principal de cada ano y también en los Nacimientos de Nuestro Señor y Corpus Christi, observandose toda decencia y moderación y evitándose todo motivo de indecencia y escándalo y he de deber a S. I. se sirva de hacer saber a sus cabildos esta declaración de Su Iltma. para que se hallen en su inteligencia, y se evite por este medio cualquiera oposición que pudiera haber entre eclesiásticos y seculares por la falta de esta noticia..."

Don Juan Francisco Hormaetxea Olozagak, 1750ko abuztuaren 25ean, Beizamako bere Diputazio Nagusitik honela adierazi zion Gipuzkoako Artzapezgo Nagusiaren Korrejidore gorenari, erdiari eta laurdenari.

Probintzia santuen jaiak ez kentzearen alde ahalegindu zen. Gabon Gaua eta Korpusekin batera ospatuenetarikoa izanik, arraroa da San Juan Bautistaren jaia ez da aipatzea. Bestalde, erraz ikus daiteke agintari zibil eta elizgizonen artean eztabaida gogorrak zebiltzala.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli