Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
HEMEZORTZIGARREN MENDEAREN ERDIALDEKO 
POLEMIKA
 

XVIII. mendearen erdialdean, 1750. urtean zehazki, Don Caspar Miranda Argaizek, Iruñeako apezpikuak, dantzaldi eta dantzak debekatzen ziren ediktu bat idatzi zuen. Corpus Christi eta Jaungoikoaren Jaiotza Egunean bakarrik zegoen baimena gizonezkoek eliz barruan ezpata dantza egin eta instrumentu profanoak sartzeko. Gipuzkoako Diputazio Nagusiak baimen hau beste Santuen jaietara ere zabal zedila eskatu zuen, eta halaxe gertatu zen.

Eskaera alde batetik, eta apezpikuaren amore emateak bestetik, gogoz kontrako egoera bat ezagutarazten du herriko patroia edo santuen jaietan ezpata dantzako dantzarien ikustaldia kendu dutelako.

Giroa nahasia zen, eta laster piztuko da, Euskal Herrian, mendearen bukaeraraino iraungo zuen dantzen eta dantzaldien zilegitasun moralaren inguruko eztabaida. Adibidez Azkoitiko Udaletxeak, zinegotzi baten bitartez, danborila kentzea proposatu zuen.

Defendatzaile amorratuenetariko bat Andoaingo euskaltzale argia, adimen handiko eta filologo jakintsua zen Aita Larramendi izan zen. Bere Coreografian ausardiaz eta datu ugariz idatzitako lau kapitulu utzi zizkigun; bertan, dantzen alde ageri da, osasunarentzat eta herriarentzat onak direla aldarrikatuz.

Kontrakoen artean beste jesuita bat: Oiartzungo Aita Mendiburu dago; euskal "Ciceroia" deitzen zioten. Sermoilari ona, misiolaria eta Irueñan Teologiko irakurlea, Gipuzkoako herri askotatik igaro zen dantzen aurka bere joera gogorra erakutsiz. Dantzen eta dibertsioen kontrario amorrratua zelerik, musika eta bola-jokoa kentzearen aldeko aholkua ematen ez zen geratu. 1762. urtean Zaldibiako Udaletxeak. erabaki hau hartu zuen: "Como consecuencia de la Santa Misión que predicó en esta parroquia y consejos que dio el verano último el Rvdmo. P. Sebastian de Mendiburu, S. J. determinando extinguir las Mezetas (honras) de Santa Fe, que suelen celebrarse el dia 6 de octubre siguientes, y que no hubiera, como no hubo, juego de bolos, por cuya razón no se aprovecho dicho arrendador de la utilidad que aquellos que Ie hubieran dado". Eta hauteskunde liburuan beste honako hau irakur dezakegu, berriz: "Atendiendo al Servicio de Dios Nuestro Señor y evitar ofensas suyas, y siguiendo el consejo dado por el P. Mendiburu, se determine solamente en su dia (sin musicos), sin permitirles taner incluso desde el día siguiente" (Libro parroquial de Zaldibia).

Aurkako eta aldeko jarrerak tartekatu egiten dira, ez bakarrik XVIII. mendearen bigarren erdialdean, hurrengo mendera ere luzatzen dira. Honen adibide bat Fray Bartolome de Santa Teresa karmelitarengan ikus dezakegu; Iztuetak, 43 orrialdetako oposkulu baten bidez erantzuten dio; libre eta zorrotz erantzun ere. (Donostian, 1829).

Iztuetaren dantza liburuari 1824 urtean egindako hitzaurrean, zer-nolako giroa zegoen erraz eta aize antzeman daiteke: "pero por desgracia una diversión inocente... ha llegado a ser el escollo fatal de la inocencia, la red barredera, que envuelve y enreda a la incauta juventud, el foco principal de las amistades peligrosas, y de consiguiente, el fecundo origen de la corrupcion de costumbres, meneos y ademanes..." (Jose Ramon de Elorza, 20 orr.).

Giro honetatik abiatu behar dugu Iztuetak dantzen aide adierazten duen oldarra, sugarra eta dantzekiko mirespena ulertzeko. Batzuetan bere helburua moralizatzailea da. Tradizio handiko dantzak. Zaldibiko Udaletxeko liburuetan aurkitzen ditugu garai honetako berririk interesgarrienak. 1653.eko uztailaren 11an, Juan Bautista Olanok, herriko alkate zeiarik, San Juan eta Santa Fides Egunetara etorri ziren dantzariei "9 ducados de vellón" ordaindu zien. 1663. urtean Martin Alcainen danborilariaren soldata aipatzen da. 1703.eko otsailaren 17ari gagozkiolarik, zera irakur dezakegu: "Más dio en data 90 reales que pago por el gasto que hicieron los que en la procesión del día del Corpus del año de su mayordomia danzaron en danza de espadas, en acompañamiento de Nuestro Señor". Eta 1798.eko ekainaren 28an: "Asimismo acordaron que el gasto que han hecho los danzantes de espada y los señores del Ayuntamiento el día de Corpus Christi en función pública de esta villa, se pague de fondos de ella".

Eta berri labur hauekin bukatzeko, 1800ko ekainaren 1ean, erabaki zuten: "que los años anteriores de hacer danzantes de espadas los días de Corpus Christi y de San Juan Bautista, y para que haya igual regocijo este presente año, a saber, el referido día de Corpus Christi a costa de la villa la comida de mediodía de dichos danzantes, y la del día de San Juan deberan costear los propios danzantes".

Poz eta bozkario, Euskal Herriak dantzekin eskeintzen zuen itxura, miresgarria zen. Ez da harritzekoa Guillermo Bowisek 1775. urtean egin zuen bidaiaren ondoren idatzi zuena idaztea: "Recorriendo aquellos paises, me parecia haberme trasladado al siglo y a las costumbres que describe Homero. La sencillez y la alegría reinan en aquellas montañas y si, por lo general, sus habitantes no son los más opulentos, son esencialmente los más felices, los más amantes del país, que viven menos sometidos a los poderosos".

Jakina da urte hauetan Peñafloridako konteak gure musika eta dantza herrikoiak gogoko zituena. Esaten dutenez, Azkoitiko plazan danbolindariari instruzioak ematen eta berak konposatutako zortziko eta kontrapasak jotzeko agintzen ikusi zuten. Jose M'' Donostyk Don Javier Munibe Idiaquezi idatzitako hilondoko hitzaurre ederrean aditzera eman duenez, Narroseko Markesa herritar dibertsioen babesle suharra izan zen: "Un pueblo macilento y triste, más en una congregación de cadáveres que de vivientes. La debilidad, el miedo, la ignorancia engendran tristeza y melancolía. El que no se encuentra alegre, no está sano y debe medicinarse". Hitz miresgarri hauek bat datoz Larramendi eta Jovellanosek pentsatzen zutenarekin.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli