Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

 
DANTZARIEN JANZKEARI BURUZ 

Dantzen inguruan arazo asko sortu da. Hauen artean, garrantzitsuenetariko bat dantzarien soinekoa edo janzkera da. Jakin badakigu eztabaida ugari piztu duela; eta are gehiago, Goizaldil jatorrira itzultzeko azaldu duen interesa kontutan izaten badugu.

Belaunaldiek izaten dituzten aldaketak eta moden tirania kontutan hartuz, honi zera erantsi behar zaio Iztuetaren bi dizipulu, Olano eta Pujana, jostunak zirela.

Lorenzo Pujanaren adierazpenen bitartez, bere egunean zerbait jakin ahal izan genuen Olanoren janzkerari buruz. Bere aurrekoaz hau adierazten zuen : "era especialidad, en baile con pantalones cortos vestidos de Aragón". Azken honek, baliteke Aragoiko dantzek zuter "predikamentuari" erreferentzia egitea. Orduan jasotako oharretatik ezin dugu ondorio gehiagorik atera.

Inoiz edo behin gure probintzietara heldu zirelarik, atzerritik etorritako bidaiariek zenbait gauza idatzi zuten, adibidez Guillerrmo  Manier jostunak edo kolore urdina eta gorria nabarmentzen dituzten beste batzuek. Baina, gure ustez, bi dira aintzak hartzeko moduko berriak ematen dizkigutenak: Iztueta eta Demboswki Lehendabizikoarenak sinesgarrigoak dira, esaten duenaren antzezle eta lekuko baita; bigarrenak, berriz, gure probintzia pasabide izan zuen eta 1840an Azpeitin zortzikoari buruz ohar batzuk hartzen ditu, gerra karlistaren inpresioari buruzko liburuan, 120. orrialdean. Iztuetaren oharrak, nahiz eta 1822. urte aldera idatzita egon, berdin izan zitezkeen bere garaiari buruzko erreferentziak zein aurrekoari egindakoak.

Iztuetaren dantza liburua II. kapituluan irekiz, 46. orrialdean, barregarri eta hiperbolerantz jotzen duen kritika batekin topo egiten dugu: txorimalotzat jotzen dira praka luzeegiak arrastaka zituztela plazara irtetzen zirenak. Ondo eta txukun jantzita daudenei buruz, berriz, honela dio: "irudin oi zuten airean zebilzala egaztien guisa".

Guipuzcoaco ezpata-dantzari-ondrosoen sonecoac, ain egokiac eta chucunac oi-ziraden, non berakin apainduric dantzara irtetean irudin-oi-zuten airean zebilzala egaztien-guisa. Guziac apaindu oiziraden berdinkiro janzi-garbi erritarkideakin, modu onetan:

Alcandora cuntza-ederreco beso-ugariac.

Galzerdi-arizco zuriac locarri nabarrin, aztal-ederrac agirian zituztela

Zapata-churi-arinac

Zaraula-beltz belaunetaco motzac

Guerrico gorriac

Eta mocones edo panuelo-zuri ertz-gorriac buruetan chit egoki antolaturic. Zein guchi ausartutako-zan Guipuzcoan inor, nere gazte-denboran, beste jantzi-motarekin ezpata-dantzara irtetea. Eguia da ciertoro, oraindic ere gordacaiatzen-dutela Guipuzcoaco erri-chikietan jazkera-mota garbi au, bana aundi-usteco-guzietan iraintzat dacaute beren-aurreragoena irudicatzea."

Bestalde, Demboswkik Azpeitiko plazan ikusi zuen zortzikoaz hau esango digu: "ocho mocetones con pantalón de pana sujeto a la cintura por ancha faja encarnada, a la cabeza una boina blanca, encarnada o azul y calzados con alpargatas, se cogen de la mano y dan seis vueltas a la plaza, con la música a la cabeza. Los dos extremes los ocupan los danzarines mejores" (DOS años en España y Portugal durante la Guerra Civil, 1838-1840 T.II y último, Madrid 1931).

Angel Muruaren ustetan hauek dira janzkerari buruz aurkitu ditugun erreferentzia garrantzitsuenak. Donostian badaude gai honi buruz eranskin hobeak egin ditzaketen ikerlariak. Hala ere, "Goizaldi" elkartea Iztuetaren izpirituarekin bat dator eta fraka txuria beltzengatik aldatzearen aide daude.

Angel Muruaren ustez, Dantzariak 49,1990, otsaila, 42. orr. Julian de Galarza eta Bittor Agirre Seguratarren lekukotasunaren arabera, 1989an 71 urte zituzten bien ala biek, hauen arabera diogu, ohiko jazkera onako hau zen: alkandora eta praka txuriak, gerriko eta txapela gorriak, lepoan lazo edo gorbata gisa korapilo batez lotutako zapia dela apreta zuriak zinta gorriz.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli