Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaituta
 
 
 
HITZAURREA
Ikuspuntu askotatik begira geniezaieke Juan Ignazio Iztuetaren bizitza eta obrari. Baina, dudarik gabe, gureganaino iritsi den ezaugarririk nabarmenena bere izate folklorista da, edo zehatzago esanda, dantzari eta dantzen hedatzaile izaterena; eta, guztiaren gainetik, "Gipuzkoako dantzak" liburuaren egilea izateak damaio ospe berezia. Liburu honi esker, bere garaikideei aurre hartu zien Iztuetak; eta lasai ederrean jo daiteke dantza eta folkloreari buruzko Europako lehen bildumatzat. Liburu honetan 36 dantza eta dibertsioaren inguruko hainbat gai jasotzen dira.

Txiki-txikitatik hasi eta heriotzara arterainoko guztian dantzak lagun izan zituen gure Iztuetak. 1840ko jaietan, Bergarako Besarkadaren urteurrena zela eta, han agertzen da bere lagunekin. Baita 1841ean ere. 74 urte zituela Seguran aritu zen dantzak irakasten, Urnietako dantzari batekin. Iztuetaren gastuak 5R6 erreal izan ziren; honako ondorio hau atera daiteke hemendik: herri hartako bere egonaldia luzea izan zela. Azaltzen da datu eta xehetasunik ere: "Del gasto hecho con los bailarines de espada en el día de San Juan, los días de Juntas y el 15 de Agosto y los días que asistieron al palacio a la instrucción de Iztueta".

Dantzen aldeko joera trinkoak, gai horretan buru-belarri murgilarazi gaitu. Horrela jakin ahal izango dugu zer ulertzen dugun "dantza" diogunean; era berean, jabetuko gara XVIII. mendearen erdi aldera gertatu zen eztabaidaz ere; zer esanik ez, bere liburuaren argitalpen eta zabalkundeaz; melodietako letrak iker ditzakegu; Iztuetaren jarraitzaileen gainean hitz egin, e.a. Gainera Goierrin, pausaleku berezitzat harturik, geldialdi luzeagoa egingo dugu, bertako dantza giroa xeheago hausnar dezagun.

Hausnarketa horri esker, nola Gipuzkoan eta hala Euskal Herrian dauden dantza talde eta folklorearen mundu ilunean falta den argi izpia izan gintezke.

Iztueta ezagutzea, Euskal Herriko momentu historikorik ederrenetarikoa ezagutzea da. XVIII. mendearen bukaeran gaude. Hilzorian dauden tradizio eta usadioei, heriotzaren katetik jareginik, bizitza modernoaren atarira eramaten ditu Iztuetak. Gero hala esango du Aita Villasantek: "Iztueta es el prototipo del hombre identificado con la raza vasca y con todas sus genuinas manifestaciones." (.Historia de la literatura vasca, 2º edición, 1979, 253 orr.) (1)

Ordu asko ostu zizkidan gaztaroan eta orain ere bai. Baina orduan egindako lanak erruz pozten nau, eta gaur nire jaioterriari eskaintzen diot, zor diodan maitasunez.

EGILEAK

Laguntzaileak:

orkli