Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 

 IZTUETA, DANTZARIEN MAISU

Iztuetaren liburu ospetsuko Gipuzkoako dantzen praktikaz, ikasketaz, irakasketaz, eta hilezkortasunaz asko hitz egin da. Baita berak ezagutu zituen 36 dantzen (bere garaian oraindik praktikatzen zirenak) ikerketa egiterakoan, deskripzioan eta puntualizazioan adierazten duen grinaz ere.

Ez dago dudarik Zaldibiko folklorista gure Gipuzkoako lurraldeko dantza klasikoekin maitemindurik zegoela, dantzen eragile praktikoa, geroago irakasle kontsumatua, historiagilea eta jenero honi dagokionez lehena eta teorizatzaile bakarra izan baitzen.

Baina zer dakigu guk dantzarien hezitzaile eta irakasleaz? Bere biografiako agirietan puntu honi buruz esaten dena gauza urria; halakoxe kezka bat sortzen digu horrek. Galdera ez da hor amaitzen: Iztueta besteen irakaslea izan al zen ala, gaur egun esango genukeen bezala, dantzariak sortzeko urrats sakonak emandako dantzari hezitzailea?

Arlo honetan, lehen ere aipatu dugu agiri urritasuna medio, beste iturri batzuetara jo beharrean aurkitu gara: tradiziora, autorearen testigantzara, eta gure folkloristari zuzendutako eskutitzetara.

Iztueta bere gaztaroan jaioterriko dantzarien sortzaile eta maisu zela baieztatzen digu ahozko zein idatzizko tradizioak. 1824. urtean, dantza liburua eskuratzean, bere harridura azalduz Don Jose Ramon Elorzak ematen digun testigantza oso adierazkorra da: "Hace muchos años que conozco al autor de dicho manuscrito y aun no pocas veces he presenciado en su nativo lugar de Zaldivia diversidad de danzas y bailes en particular de hombres solos, adiestrados y capitaneados por él. Y si bien desde entonces forme idea del singular talento y habilidad que Ie acompañaban para dirigir y ejecutarlos con admirable destreza y perfección, a satisfacción del público, a la vista de la obra confieso que su autor, no solo es superior al gran concepto que formaba de él, sino que se excede a sí mismo por las singulares noticias que nos da de treinta y seis bailes diferentes" (Gipuzkoako Dantzak, 19.orr.)

Ematen dizkigun zehaztasun eta xehetasunengatik, apur bat analizatzea merezi du testuak. "Hace muchos años que conozco al autor" eta "en su nativo lugar de Zaldivia», honek ezan nahi du XVIII. mendeko azken urteetan gaudela. Badirudi 1800-1820 urteen artean ezinezkoa dela Elorzak dantza hauek ikustea, 1790-1800 uteen artean baizik. Villafranca, Tolosa, Azpeitia eta Logroñoko gartzeletako bizitza zurrunbilatsuak, 1810. urteaz geroztiz Donostian bizi zeia eta bere ihesaldiak kontutan harturik, denbora guzti honetan Zaidibian ez zitekeen egon; beraz, testu honetako argibideak aurreko mendearen azken urteetakoak dira guk uste dugunez. "Adiestrado" eta "capitaneado" azpimarratu behar ditugu, zuen abilezia eta trebetasuna "dirigir" eta "para ejecutar". Horekin dena esana dago: Iztueta dantzarien maisu eta hezitzailea izan zen.

1826. urtean Ezpata dantzarako konposatu zuen melodi liburuan, airez eta doinuz osaturiko ahapaldietan geratzen zaigu Iztuetaren zeharkako testigantza.

Ironiaz eta oroimen alaiaz, bere bederatzi dizipuluen memoria egiten du, asko kaleko bizilagunak ziren; beste batzuk: Berdillari, Olea... herritik gertu zeuden basarrietakoak.

18 urteko epealdi luzean, 1800etik 1818era artekoan, badirudi iragan zuen bizitza zurrunbilatsua medio, ezin izan zuela dantzarik irakatsi. 1819. urtean Donostiako Udaletxetik Miserikordi Etxean jasotako umeei irakasteko eta Latierro danborilariari, tokata eta aireak pentagramara pasa zitzan eta hiriko artxiboan iraun zezaten, laguntzeko enkargua jaso zuen Hiriaren berreraikuntzaren urte hauetan, bere ospea indartzearekin batera, dantza liburuaren argitaratzeko enkargua jaso zuen. Donostiatik ikusi ahal izan zuen bere Plaza Berrian Ezpata dantza, Brokel dantza eta Villancicoa, zeinetaz Donostiarrak hainbeste harrotzen ziren.

Bere familiatik hasita, bere semeei ondare aberata utzi nahian, dantzak erakusten dizkie, 1824ean ematen dio "permiso a su hija para un baile majestuoso, pues sin otro objeto que revivir nuestros bailes. Le enseñé con toda formalidad". 1828.eko ekainaren 13an Donostiatik Jose Paulo Ulibarri Abandoko ferratzaileari idatzitako gutunean aurki daiteke iharduera honen testigantzarik argiena: "Sinistu bear nazu berroguei egun igaroetan ez derana izan lo pizcabat eguiteco dui bat astiere, cergaitic izan deran eratkutsi bearra, 50 ezpata dantzari-requin, 25 mutil gaztechori ancinaraco canta uritarrak (su arma edo equilaric sorto arguitu bano lenagoco era donzu aretan) eguin oi cituzten guda gogo portitzaquin garaipentsu irten ondoan, atseguingarri jostadiatu oi ciraden danza mota gogoan garrian..." Eskutitzaren bukaeran testigantzarik argiena hau dugu: "Galai gaztechoen buruzari edo capitan izanda nere semea, cenac bere eguinbideac eguin dituen gucien naiera".

Lagun batzuek, Bergarako Santiago Unceta diputatua tarteko, antzeko nahiak ezagutarazten dizkiote: "... tendría el mayor gusto en que mis hijos supiesen prácticamente los sones, danzas y juegos que enseña el cuaderno".

Donostian bizi izan zen 13 urte gehiagoko epealdi honetan, 1819-1833ra arte edo, dantzak erruz indartu ziren eta talde-zuzendari dabil Iztueta; 1840tik 1845rako bitarteko epealdi hau (bere heriotza artekoa) da, dudarik gabe, ederrena, zoragarriena eta kezkagarriena, dantzen aldeko sugarra piztuta azaltzen baita.

Bere jaioterrira erretiratu zen, eta ia 74 urterekin. Etenaldia dago beraz, baina lehena orainarekin lotzeko modua baino ez da. Bere azken urteetan umeei irakasten die Iztueta-enea edo Kanpandegui etxe aurrean. Aralar mendira joateko hasten den bidexkan, Txamarretxeko plaza txikian. 1840ko eta hurrengo urteetako Bergarako Besarkada ospatuko du hauekin. Urte honetan, abenduaren 30ean, Hernanitik, Pascual Iturriagari idazten dio: "celebro... que haya tenido la satisfacción de disfrutar en el campo del abrazo los dias gloriosos de que era usted tan digno", "debían las provincias preparar premios para los mejores bailarines, coplaris e improvisadores, jugadores de pelota, tiradores de blanco, etc. etc. para los años sucesivos, a manera de los antiguos que establecierón los juegos olímpicos y otros. No ha disgustado la idea y seria el mejor medio para llamar la gente y perpetuar la memoria del convenio" aditzera eman nahirik.

1841.eko gastuen eriazioarekin, banketea ezik, Iztuetaren faktura altuena izan zen; eta honek bere interbentzioaren garrantzian pentsa erazten digu: "la cuenta del gasto de Iztueta por la comparsa, que aun no ha enviado, recibo 3.250 reales". 1840. urtean 23.899 erreal gastatu ziren; 1841.ean, 21.699; 1842.ean 10.541 eta 1843.ean 27.850, Aita Jose Ignacio Lasak aurkitutako dukumentazioaren arabera (La Voz de España, 6-111-68).

Iztuetaren heriotzak ez zuen alaitasun sano honen kontzeptua epeldu, ezta dantzen grina eta gogoari eusteko zentzuana ere. Aitzitik gehiago piztu zuen sugarraldi hori, et 24 urteko mutil baten eskuetan utzi zuen testigua, Jose Antonio Olanori pasa zion Honela iritsi ahal izan dira guganaino Iztuetak bere dizipulu kuttunaren eskutik jarraipena ziurtatu ondoren, gure herriko ikuskizun ederrenetariko bat bihurtuz.

Juan San Martinek ondo idatzi zuen Iztueta kalifikatu zuenean "de precursor del Folklore Vasco", eta baita ere "Iztueta no llegó a profeta fuera de su tierra por haber escrito obras en vascuence" (La Gran Enciclopedia Vasca, 11, 7 eta 8. aleak, 427 eta 428 orr. Bilbo, 1967).

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli