Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
BERE GARAIKO  FOLKLOREAN IZANDAKO ERAGINA 
Gipuzkoako dantzen eragina bere garaiko folklorean? Ez ditzakegu autorea eta obra banandu. Norbaitek ba al du zalantzarik Iztuetak euskal folklorearen ikurriña Iztuetak goratu zuela? Iztueta frantzeszalea baino gehiago euskal dantzen banderaduna da. Hitzez eta egitez. Euskal dantzak ez galtzeko idatzi zuen liburua, barreiatu zuen, jendea interesarazi zuen eta Gipuzkoako udaletxe gehienetan ipini zuen. Adolfo Salazarrek aditzera eman duenez, melodi liburuak lehenengo "Cancionero musical español" i aurrea hartu zion, urte askoko aldea atereaz. Baina, sarritan, liburuak zokoratu eta hautseztatu egiten dira. Idatzitako gaiek eragin gutxi izan dezakete norbaitek pizten edo praktikan jartzen ez baditu, eta Iztuetak bere garaian bertako dantzat irakasteko eskola eta maisurik ez zegoela aitortzen du (81); eta buru-belarri sartzen da lanbide horretan, bizitza osoa dedikatuz. Zaldibian bere seme-alaben maisu eta gidari izan zen (82) eta Donostiako Miserikordi Etxean bildutakoei ere irakatsi zien dantza egiten; Donostiako goi-mailako 50 lagun baino gehiagori irakatsi zien; hirurogeitamar urte zituelarik, 1840. urtean, Bergarako Besarkadakoan, han zen. Baina, batez ere, dantza eskola sortu zuen, Olano eta aipatzeko katea luzeegia osatuko luketen beste hainbesteengan hazia errotzen utziz. Bere garaiko folkloreari urte asko aurreratu zitzaion eta bi oroigarri utzi zizkigun: musika eta literatur testua. Iztuetaren sugar eta ahaleginik gabe, gure dantzen edertasun eta esanahia desager zitekeen; hark herriko plaza eta beste eskenatoki batzuk konkistatzeko bidean jarri zuen folklore hau.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli