Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
ZALDIBIA ETA ORDIZIA DANTZEN MUNDUA
Komenigarria da Zaldibia eta Ordiziak dantza munduan izan zuten garrantzia esatea, Iztuetak bere azken urteetan dantza talde bat sortu zuen, bere oinordekoa Olano izanik. Iztuetaren lagunartea Bergarako Besarkadaren urteurrenean egon zen, Seguran 1841. urtean eta Arrasaten 1845. urtean irakasten izan zen. Olanok ekitaldi asko izan zuen: Iruñean, Bilbon, e.a. Baina ez genekiena zen bere lagunartearekin Udaletxeak eskatuta Antzuolan izan zela, 1857. urtean eta han Bartolome Deuna eta Piedadeko Ama Birjinaren egunetan aktuatzeagatik 200 erreal jaso zituztela, edo eta Legazpikoak 1847 urtean eta Udaletxearen dirulaguntzak Zaldibian Gipuzkoako dantzak ikasten aritu zirela.

Berri hauen ondorio bezala esan dezakegu Zaldibia izan zela dantzen gunea, baita zabalpen eta transmisioarena ere; hau gertatu zen Olano lekuko zelarik Ordiziara joan eta dantzari askorekin han hasi zen arte. Ordiziako talde batek Filipineta kalean eta Intxustiberri etxeko atarian zehazkiago gimnasio bat jarri zuen. Leku honetan haritz enbor batetik bi burdinezko eraztun zintzilikatzen ziren; guretzat, euskal dantzen lehenengo eskola hauxe izan zen.

1856ko abuztuaren 10ean, herri honetan Elkano kaleko "Chuchurruchu-enean" jaio zen Jose Lorenzo Pujana Bidegain. Oso gaztetatik erakutsi zituen dantzaria dotoretasuna, arintasuna eta  kemena. Salto batean eta oin puntak perpendikularki jasotzen zituelarik, txilikordatuko itzulipurdi bikoitza egiten zuen, inork egin ezin zezakeena. Guk, ezagutu eta harremanak izan genituenak ezagutzen ditugu dantzen alde egin zuen guztiarengatik. Atzerriko erakustaldi eta lehiaketa askotan parte hartu zuen, Ingalaterran adibidez arrakasta handiak izan zituen. Helduarora iristean, dantzari taldeak sortzen aritu zen. Diputazioaren laguntza txiki baten bitartez probintzian urtero hiru talde sortzeko agindua zuen.

Ordizia eta probintziak 1941eko abenduaren 7an omenaldi bat eskaini zioten; bertan bere jaiotetxean plaka bat ezarri zen, eta berak, 73 urte zituelarik, erreberentzia dantzatu zuen. Txapel-Gorri kirol elkarteak Iztueta irakaslearen Gipuzkoako dantzen erakustaldi bat egin zuen. Pujanaren azken erakustaldia Lasarteko hipodromoan izan zen, berak prestatutako 160 dantzari elkartu zirelarik. Bere azken ekitaldia izan zen, 1947ko abuztuaren 20an Santanderren hil baitzen. 1968 urtean, bere mendeurrenean, Candido bere semeak zuzentzen zuen Donostiako Goizaldi dantza taldeak hil ondoko omenaldia eskeiniz bere jaiotetxean plaka bat eskeini zioten.

Ordizian, Gipuzkoako dantzak erakutsiz eta brokel-dantzari talde berriak egin zutenak, Pujana maisuaren jarraitzaile zuzenak Esteban Aranburu, Jose Arrieta eta Gumersindo Hidalgo izan ziren. Luis Aizpurua, Eusebio Armendariz, Jose Sarasola, Blas Arrieta, Faustino Echevarrieta eta Jose Luis Lekuona izan ziren jarraitu zutenak. Garatetarrak, Eguren, Urkiola, eta abarrek trebetasun eta estilo berberaz aktuatu zuten.
Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli