Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
  
 
GIPUZKOAKO DATZAK-en IZATEA 

Eman dioten esperientziatik kanpo (24), XIX. mendeko lehenego 15 urteak (eta gure folkloristaren ustez aurreko bostak ere), dantza eta beste agerpideei dagokienez ere, ez dira oso esanguratsuak. Ez dakigu, garai honetan, idatzi eta irakurtzeko adore eta modu handirik izango zuen. Liburu famatuaren moldaketan urte pare bat pasa zituela uste gugu. Iztueta ez da gaztea, 54 urte ditu. Hori bai, bizitzako momenturik onenean aurkitzen da. Inspirazioaren aingeruak ukiturik, sena handiko bihurtzen da. Melodi liburuko hitzaurrearen bukaeran idazten duenez, benetako monumentu nazionala eskeintzen digu.

Aurreko bost edo sei urteetan Albeniz, Latierro, Larrarte e.a. bezelako musikoez, Probintzian karguak zituztenez eta eragina handia duten lagunez inguraturik ikusten dugu. Askok eskatzen diotelako (25) eta inguruan sugar bizia piztu duelako hasten da liburua idazten. Baina nolako prestaketa ote zeukan? Kultura arloan behar bezala jantzita al zegoen?

Ez dezagun ahaztu "Gipuzkoako dantzak" liburua ez dela dantzen liburua bakarrik, Gipuzkoako altxor gogoangarrien laudorio eta goraipamena ere bada: bere lengoaia (26), ohiturak (27), bere seme gudarien adorea (28), eta nahiz eta gehigarria izan, Iztuetak ez zituen aide batera utzi nahi izan P. Meagherren (29) ardoaren koplak.

Nik uste dut XIX. mendearen hasieran modan zeuden iturrietatik edan zuela, hitzaurrean ikus daitekenez. Aberriarekiko maitasuna eta erromantizismoaren goraldia. Gogora ditzagun 1802 eta 1803. urteen artean Mogeiek euskal lengoaiari buruz egin zituen ihardunaldiak eta eskutitzak (30) eta berak zenbait alditan aipaturiko (31) eta bere liburuen inbentarioan agertzen den (32) Astarloaren Apologia, Juan B. Herro hernaniarrarenak (33), eta Churruca eta Elorzaren teoriak (34), Jovellanos eta Larramendiren irakurketak ahaztu gabe (35).

Irakurketa hauek idatzitako obraren proiekzio sakonetik ulertzeko direla iruditzen zaigu, bai dantzen aldetik bai Gipuzkoako historiaren aldetik.

1824.eko urriaren 12an "Gipuzkoako dantzak"n, argitaragabeko dedikatoria litzateke esaten dugunaren egiaztagiria, bere letraz idatzia eta Tolosako Artxiboan gordetzen dena (36).

Hiru orritako testua, Euskaldunek Erromatarren aurkako kondairazko balioaren kantua da, semearen maitasunez kantatzen dio Gipuzkoari "ama maitea, ama oneski maita maitagarria", edo Iztuetak Gipuzkoaz edo bere historiaz hitz egiten duenean senargaien maitasuna erabiltzen du. Dedikatoria hori dantza liburuaren hasieran agertzen ez bada ere, edukin hori "Gipuzkoatarren kondaira Erromatarren denboran ogei amarreco aunditan ipinia" bertsotan jartzen du hitz berberaz liburuaren bukaeran (377-389).

Oso kontutan eduki beharreko gauza asko argitzen dizkigute Mendibil erbesteratuak (37) eta Londresen 1825. urtean argitaratu zen liburuxkak. Usadiozko dantzei buruz hitz egiten zuenean, Iztuetak lortu nahi zuen helmuga Aita Larramendik hirurogeita hamar urte lehenago "Coreografia de Guipuzcoa"n eskeinitako usadiozko dantzen aldeko lau kapituluetan idatzi zuena izan zen: Koreografiako agerpide hauek sentimendu herrikoien adierazpenak zirela, eta galtzen baziren, euskaldun hauen testigantza bizia galtzen zeia esaten zuen, lurralde honetako jendea bereizten zuten aintzinako ohiturei zentzua ematen zien hasiera moralaren zantzuak desagertuko zirelarik.

Aipatutako liburuxka horetan, instituzioei buruz hitz egin ondoren, zera irakur dezakegu: "Pero el distintivo caracter guipuzcoano es la decidida afición a mezclar el regocijo pupular en los actos mas importantes y graves de la vida publica y privada, del gobierno general del país y del gobierno y transacciones particulares entre las familias y los individuos, esta consideración es la que hace tan interesante la obra del vascongado Iztueta que, a primera vista, parece que no ofrece mas que la estéril, aunque agradable historia y pintura de las danzas guipuzcoanas, y, que sin embargo, envuelta en ellas, nos presenta la fisonomia mas animada de los pueblos mas cuerdos y felices del globo. Liburuxkan zenbait zatitan ideia hau errepikatzen du: "Esta existencia social tan apreciable no se sostiene con el alarde de la fuerza, ni con las artes de la politica ni con la proteccion de ninguna potencia extranjera, sino por la suma popularidad de las instituciones... ejerciendo un influjo directo en todos los ramos de la administracion publica, y animando al ejercicio de estas funciones con los bailes, canciones y entretenimientos públicos inseparables de toda reunion dirigida a tratar de intereses públicos o privados. De aqui —aurrerago idazten du— es que los bailes, juegos y diversiones estan intimamente unidos con las instituciones y costumbres, y que derivando o renovando aquellos se conservan y renuevan estas..."

Bestalde, Iztuetak aurretik esan zuen (38): "debiendo ser su obra, al parecer puramente didactica y preceptiva, es esta la parte que me- nos Ie ocupa, y desahoga mas bien en alabanzas en la lengua de sus padres, de las costumbres y usos de sus coetaneos y como siendo el tamborilero el personaje principal, el verdadero corifeo de estas fiestas nacionales, esta es la razon de que en las dos partes de la ciencia juglar, que, según la antigua usanza, deben reunir estos personajes, y los abuses que se han introducido en el ejercicio de tan importantes funciones, siendo musicos y no meramente tenedores, introduciendo tocatas a la italiana, a la francesa, a la espanola, a la extranjera, en fin, haciendo alarde de su habilidad y olvidando y despreciando los antiguos sones de Guipuzcoa".

Euskaldun eta erromatarren arteko borroka baten hitzaurrea bertsotan jartzeaz gain, dantzen liburua egiterakoan, zera azpimarratu behar da: errimatutako 26 hamarrekorekin bukatu zuela, Iztuetak euskaldunen izpiritua goraipatuz, gaztaroan egin izan zuen antzera, ekintza herrikoi batean parte hartuz. Ez al da adarra jotzea bere kantuetatik amodiozko letra batzuk kentzera derrigortu izana?.

Eta hau da, eta ez beste ezer, obrari balorea ematen dion Iztuetaren xedea.

Jose Garmendia

______________________________________

24.- Cfr. mi introducción "Al lector" en el cuaderno de música : "Guipuzkoako Dantzak". de J.Ignacio de Iztueta, publicación de la Sociedad de Est.Vascos

25.- Escribía esto Carmelo de Echegaray en 1901, en su libro: De mi país (pags. 1-2)

26.- Cancionero Vasco, primera serie, Tomo 1, Poesías amorosas, San Sebastian, Imprenta de Juan Oses, Constitución,7. Nov. 1877 8pags. 35-51). El título de la poesía con que fue publicada es: Iztuetac bere emazte Contzeciri biac ezcongai ceudela ipinitaco itz neurtuac (trac.: Versos dedicados por Iztueta a su esposa Concepción, hallándose ambos solteros). Este cancionero de Manterola es de tipo literario y no popular. Hay en sus tres series algunas pocas melodías, más bien popularizadas que no de raingambre popular. Nota,pag.324

27.- Debo estas notas del archivo de Protocolos a mi amigo el concienzudo archivero de la Diputación de Guipúzcoa D. Fausto Arocena.

28.- De mi País (pag.6). Acerca de este viaje de las Personas reales a Sta. Agueda y de las fiestas que en Pamplona tuvieron lugar en septiembre de 1845,cfr. mi artículo:Iruñeko Bestac,BAP;1951,pag 227 y ss.

29.- VISON, J. Essai d' une bibliographie de la langue Basque, t.I, pag 295

30.- Cfr., Dell origene e delle regole della musica colla storia del suo Progresso, Decadenza e Rinovacione, opera di D. Antonio Eximeno, Roma 1774 (pag.415.s)

31.- Por ej. S. ESTEBANEZ CALDERON ( El solitario), Escenas Andaluzas, Madrid 1833. Capítulo Baile y danza antigua. " En las provincias bascongadas --y en esto estoy de acuerdo con mi amigo  Iztueta-- vemos y oímos todavía en sus zorzicos y otras músicas marciales, los destellos. ecos y reminescencias de la música y de las danzas célticas e ibéricas" (pag,310) (!). Esta alusión a Iztueta hace entender que entre ellos había relación personal. Sería interesante saber hasta donde llegaba ésta y si era por motivos d cultura, como parece.

32.- Cfr. SCHNEIDER, M., La danza de espadas y la tarantela, Ensayo musicológico, etnográfico y arqueológico sobre los ritos medicinales, Barcelona,1946.

33.- Guillermo dee Humboldt y el País Vasco, Conferencia por Arturo FARINELLI: traducciones del Diario de Viaje Vasco, 1801 y de los vascos, por T. de ARANZADI: Bocetos de un viaje a través del País Vasco , traducción y prólogo por Miguel de UNAMUNO, publicación de la RIEV, 1925, pág. 65

34.-MANSO DE ZUÑIGA,G. Cartas de Bilbao, BAP, 1949, pág. 25

35.- Libro que no se puso en venta al público y que el autor distribuyó entre sus amigos. De él he tomado yo un ejemplo para mi folleto Essai d' une bibliographie musicale basque, Bayonne.ed. du Musee Basque, págs. 18-19

36.- IZTUETA, JUAN IGNACIO DE ., Guipuzkoako Dantzak, en la introducción puesta a las melodías (sin paginación)

37.- Acerca de la Marcha de S. Ignacio, veánse los dos artículos que escribí en RIEV, años 1930 y 1935 y el colofón que añadí en el BAP, 1951.

38.- Le Pays Basque, sa population, sa langue,ses moeurs,sa litterature et sa musique, París,1857 (págs.436-438)

Laguntzaileak:

orkli