Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
pdf
Klasiko bitxi , arront klasiko 

PAMILELA

28 Dantza euskal literaturan (1756-1826)

François Marie Arouet, Voltaire bezala ezagunagoa zen pentsalari frantsesak, bere 1764. urteko Contes philosophiques lan mardulean euskaldunak Pirinio bortuetako bi aldeetan dantzan aritzen den herria dela argikiro plazaratu zion Europa osoari. Eta ez da gutxiagorako. Euskaldunek dantzarekiko erakutsi grina bereziak ere badu bere isla literaturan, bere fruitua. Nork ez du bestenaz Iztuetak laurkitu lan gerruntzetuaren berri noiz edo noiz aditu? Nork ez du irribarre maltzur isila barneratu frai Bartolome karmeldarraren liburuak izenburutzat eskaintzen duen ele errenkada arraildua irakurtzen hasterakoan? Alabaina, bi izen horiek baino aunitzez gehiago badira dantza bera gaitzat aukeran izan duten euskal izkiriatzaileak.

Manuel Larramendi Leizotz bailarako Garagorri izeneko baserriandoaindarrean sortua dugu 1690. urteko abenduaren 24 batean. Lagundiko kide sonatuak, bestelako lan ospetsuez gainera, esaterako 1745. urteko bere Diccionario trilingile, bazuen idatzi 1882. urtean eta Bartzelonan Fidel Fitak argitara eraman Loiolako artxibategian zegoen Corografia o descripción general de la M, N, y M. L. Provincia de Guipúzcoa, 1756. urte inguruan txirikordatu bide zuena. Liburu horren hitzaurrean diosku XVIII. mendeko Gipuzkoako deskribapena egitera bultzatu zuen arrazoirik nagusiena: 1752. urtean Murillo izeneko beste lagundiko batek Geografia histórica ondu zuen, eta Euskal Herria deskribatu zuenean, garaiko aztura arruntari jarraikiz herrialdeak oro Uizcaíno izenez berdintzen zituen. Hori da andoaindarra bereziki aztoratu zuena. Lantxo harekin, bestela, Larramendi lehenengo euskal folklorista bezala dagerkigu, Iztuetari aurre hartu ziola. Dantza mota guztien zerrenda moldatu zuen, banan-banan berauen berezitasunak erabilerarekin batera emanez. Ondoan, Gipuzkoako dantzen zilegitasuna aldarrikatu zuen lau kapitulutan, dantzen aurka zeuden misiolari latz hertsiei arrazoiak azalduz.

Horietako misionista bat 1708. urtean Oiartzunen sortu Sebastian Manuel Mendiburu Olano dugu, noiz edo noiz euskal Zizerontzat jo izan dena. Lagundian 1725. urtean sartu, eta bere ikasketak burutu ostean, Iruñera etorri zen bere lan izpirituala burutzera. Bertan 30 urte eman zituen, Nafarroako herri euskaldun aunitzetan misioak eginez uda partean. Berari eskerrak Jesusen Bihotzari debozioa zabaldu zen eta hamaika kongregazio sortu zituen kultu horretarako. Aipatu misioen ezaugarri errepikakor bat dantzen aurkako saioarena daukagu. Askotan Mendiburuk dantzak kentzeko promesa eskatzen zion herriari, eta badaezpada ere, udalaren aldetik dantza galarazteko akordioa lorltzen ahalegintzen zen. Horrelako zerbait gertatua zen. Azkoitian eta Azpeitian 1746. urtean, edo Ordizian eta Lazkaon 1747.ean. Bere dotrina garbiki azaldu omen zuen jada galdurik dagoen idazki honetan: Christau dotrin edo catecismo lucea. Hiru liburukitan egina zegoen eta 700 orrialde baino gehiago zituen. Ezezaguna den arrazoiren batengatik, eskuizkribua desagertua da eta egun ez da aztarna edo arrastorik geratzen. Orduan probintzia burua zen ldiakez aita, Loiolako erretore zen aita Bermejori 1764. urtean igorri gutun batean honela mintzo zaio:

«All PSebastián de Mendiburu le he ordenado remita a Vd cierta obra en vascuence que quiere dar a la imprenta. Luego que Vd la reciba, estará con los padres Larramendi y Cardaberaz, a quienes suplicará en mi nombre tomen el trabajo de releerla».

Kardaberaz oso lanpeturik zegoelako edo, ez zuen lan hori burutu, eta Mañerukoa zen Aita Alustiza batek bete behar izan zuen eginbide hori. Alustizaren iritzia guztiz aldekoa izan zen, baina Larramendirena ez zen bat etorltzen puntu batean, dantzarenean alegia. Hiztegigileak egin zentsuran honela adierazizion: «Puede imprimirse la obra dejando lo que trae de las danzas, pero no puede imprimirse con ellas». Larramendilureta Zurgeratuizen Mendiburuk dantzaren aurkako ahaleginak egiten jarraitu zuelako. Mendibururen zenbait misio aipatzen zuen, zeinetan dantza debekatua izan zen, eta:«Hubo más niños expósitos que en 20 años con las danzas». Bestetik, MendibururenkontraZentsura ere gogorra da. Beste gauza batzuen artean, misioetan herriak erakutsi maitasuna gogoan zuen:

«Cuando me acuerdo de las demostraciones que hicieron conmigo los de San Sebastián, cuando concluída mi misión de 1745 salí de allí, se me cae la cara de vergüenza, pues aunque fuera santo no podía haber visto mayores».

Halaber Andoaingo semeari zera oroitarazi zion, bera bakarrik ez zegoela dantzen aurkako kruzada horretan, izan ere Azpilkueta, Lesaka, Azkoitia, ASteasu, Oiartzun eta beste herri batzuetako erretoreek bere egina halak egiten baizituzten gaiaren gainean. Azkenik, dantzaren egoera Nafarroan deskribatzen zuen, eta argikiro uzten zuena hauxe zen, han egiten ziren dantzak desberdindu behar zirela Gipuzkoan egiten zirenetatik, askozaz ere likits laban lizunagoak, eta finean, arriskutsuagoak zirela klarki esanez.

Ez ziren soilik lagundiko anaiak zio haietan sarturik ibili ziren apez bakarrak, frantxikotarrek ere beren gorabeherak izan baitzituzten dantzak zirela eta ez zirela. Ezin da ahantzi misio santuak euskal herrietan orotan barna eginak izan zirela, eta aitzina eraman ahal izateko fraide txipiek misionisten egoitza berezia sortu behar izan zutela Zarautzen, jada bazuten lekaidetxe zaharrean. Etxe horretan, eskola izenekoa, usu aritu ziren euskal idazle naroak, batzuk gaurkoan guri arras egokiak suertatzen zaizkigunak, hala nola, Palacios eta Añibarro.

Oñatin 1722. urtean sortu zen Frantzisko Palacios Lezetak gaztetarik jada Zarauzko misionista frantxikotarren eskolan sartzeko erabakia hartua bazeukan. Bere bizitza nekoso eta pribazioez beterikoak, predikazio eta konfesionarioan egin lan itzelarekin batera, Santu fama ederra bereganatzen lagundu zion, eta horregatik ez da batere harritzekoa jazotzen 1804. urtean hil zenean herritarrek haren gorpujantzien puskak eramatea errelikia gisa. Halere egungoan guri interesgarria agitzen bazaigu bestelako arrazoiengatik da, eta nonbait zehatza izateko, Iruñeko Longasen moldiztegian 1791. urtean agertu zuen 250 orrialdeko liburu bat dela eta: Respuesta satisfactoria del colegio de misioneros de NP San Francisco de la N.V. de Zarauz a la consulta y dictamenes impresos por la NV de Balmaseda con ocasión de una proposición sobre bailes.

Lan horren arrazoia, izenburuan bertan agertzen den gisaz, hauxe izan zen: Santanderreko gotzaina zen Rafael Tomás Menéndez de Luarcak igorririk, Zarauzko komentuko bi misionistek, Felipe Landa eta Antonio Artetak hain zuzen, beren lana egitera Enkarterriko Balmaseda herri bizkaitarraren bideari eutsi zioten. Misioak aurrera garatu ahala, dantzaren gaia ere azaldu zen, eta antza denez, hain bortizki eraso egin zuten, ezen hiriaren agintariek, zalantza guzien behingoz argitu nahian, gaiari buruzko galdetegi sakon eta korapilatsu bat prestatu zuten, eta orduan zeuden teologo eta jakintsuei helarazi zioten erantzun fidagarriren baten lortzeko asmoaz.

Galdetegi hori, emaitzekin batera, argitaratua izan zen Balmasedan bertan 1789. urtean, eta agertu ziren ale gutxietariko bat Zarauzko lekaidetxera igorria izan zen. Frantxikotarrek, nolabait gogorkiro beltz asaldaturik, Palacios aitari erregutu zioten erantzun baten emateko, eta ihardespen hori bera gorago aipatu idazkia dugu. Nahiz eta gaztelaniazko lan bat izan, Zarautzen bertan dauden Palacios aitaren eskuizkribuen artean badira Gipuzkoako euskaraz eginiko poliki sermoi ugari, zeinetan gaia modu batez edo bestez, artez edo moldez, agertzen baita.

Palacios honen etxekidea eta aldi berean konfesorea zen Pedro Antonio Añibarro Ugalde Billarotarrak ere zenbait idazki utzi zizkigun gaiarekin lotuta daudenak. Inportanteenak Misionari euscalduna cristiñau dotrina ta sermoiac bizcai errietan iracasten izenburupean izkiriaturik dauden ia 500 orrialdeko bi liburuki eskuidatziak ditugu. Añibarrok dakarkigun dantzaren inguruko hain eztabaidagarriak suerta dakizkigukeen dotrinak bigarren liburukian ediren ditzakegu, 22tik 45era doazen orrialde errenkadan, eta 66 eta 67. dotrinei dagozkienak dira zehazki. Seigarren mandamentua hausten duten gaitz guzien iturria litzateke dantza Añibarrorendako, eta halako bekatu arriskutsu batez jarduteko bi dotrina hauek ondu zituen, ondoan ipini zenbait adibide benetan bitxiekin batera.

Juan Antonio Mogel Urkizak ere zer edo zerberri bazioskun dantzari buruz. Sortzez eibartarra, markinarra izatez, Xemeingo erretorea zenak ondu Confesio ta comunioco Sacramentuen gañean eracasteac edo cembat gauzac lagundu behar die confesio ta comunioari ondo eguiñac izaiteco idazkia 1800. urtean Iruñean agertu zen, Ezkerroren alarguntsaren moldiztegian hain zuzen, eta adibide ezin garbiago dugu bere pentsaera atzemateko. Peru Abarkaren sortzaileak egin lan hori askozaz ere handiagoa omen zen eskuizkribu baten zatia baino ez daiteke: Catecismo bascongado, cristiñau eracasle euscalduna. Iritsi zaiguna lehenengo bost aginduen azalpena dugu, hogei sermoitan egina. Hasiera batean arazoak egon ziren lan horren argitara eramateko, baina Karlos IV.a erregearen ministraria zen Luis Urkixoko euskaldunari esker, arazoak desagertu egin bide ziren eta esan urtean agertu zen Euskal Herriko hiriburuan. Liburuak elkarrizketa itxura aurkezten du, galdera eta erantzunen bidez. VIII. erakastearen bukaeran, bai arto Zuriketen ohitura zaharra nola dantzaren aipamenak dakartza, saminki galarazteko.

Dantzaren gaia ukitzen duen beste idazle bat gure bihotzekoa den Joatxin Lizarraga Iragi dugu, Eguesibarreko Elkanoko Semea, eta aita, Migelena etxean 1748. urtean sortu zena. Bere jarrera, On Satrustegik aspaldi Fontes Linguae Vasconum aldizkarian argitara eramandako sermoi eder batean agertu zuen Elkanokoak, «Sermo in festo rosarii» predikuan alegia. Horretan, Elkanoko mezetan bertan predikatua, erdiko jarrera mantentzen zuen, dantza berez bekatua ez zela esaten zutenen artean, eta bi sexuen artekoak zalantzakorrak suertatzen zaizkienen taldean:

«Eta guizónquita emastéquin danzagóiecerrietán Patrono Sanduenjaietán nondic etorri diré? Norc paratu? Jangoicoac, ez; ceruco aingueruec ere ez. Norc bada? Aditzen nago diotena cembaitec berén colcoan. Eztaquit cierto, baña Sospechatzen dút. Aguintzendéna dá pleituguisabát danzagenerogorrengain: batzuéc diótela nolanai itsuquiro eztéla becaturic ortan; bercebatZuéc guziá becátu. Ayec lazóegui, erchiegi ebéc».

Bestelako zioak ziren Juan Ignazio Iztueta Etxeberria kezkatzen zutenak. Honezkero oso famatua da Iztuetaren idazkitxoa, famatuegia aplika. Zaldibiakoak Ignazio Ramon Barojaren moldiztegian atera zuen argitara 1824. urtean lehenbiziko aldikoz dantza giputzaren katekismoa: Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia, beren soñu zar, eta itz neurtu edo berosoaquin baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instrucciolac ere. Bi urte beranduxeago, lan horren epigonoa jalgiarazi zuen moldeetatik, paper musika bilduma alegia, izenburu honen pean: Euscaldun anciña anciñaco ta are lendabicilico etorquien dantza on iritzi pozcarri gaitzic gabecoen Soñu, gogoangarriac beren itz neurtu edo versoaquin.

Zenbait urte lehentxeago, 1819.ean espresuki, beste lan ospetsu bat agertua izan zen jada. Bartolome Madariaga Garate karmeldarra, Bartolome Santa Teresakoa edo frai Bartolotzat hagitz ezagunagoa zenaren Iruñean argitaratu Euscal errijeltaco olgueeta ta dantzeen neurrizco gatz ozpinduba. Berezia agitzen da nonbait Iztuetak lan horren berri ez ematea. Honek, dena den, ez du esan nahi elkarren ezagutza izanen ez zutenik.

___________________

* 1995.5.5

1995.5.12

1995.5.19.

Laguntzaileak:

orkli