Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
2  
pdf  
GIPUZKOAKO DANTZEN KONDAIRA
Juan Inazio jaiotzerako, herri-abestiei eta herriko ohiturei nahiz usteei garrantzia ematen hasiak baziren ere, artean ez zen “folklore” hitza ezagutzen. Iztueta hil eta gutxira azaldu zen lehenengo aldiz hitz hau, Londoneko kazeta zientifiko batetan, 1846. urtean (1).
 
Xabier Aranburuk “Juan Ignacio de Iztueta” izeneko liburuan, 13-14 orrialdeetan, hauxe zioen 1972an:
 
“Guziak aitortu dute, Suecia, bere dantzak gordetzen beste herriei aurreratu zitzaiela. Esandako hau, ez zuen inork zalantzan jartzen, 1963'ean Alemaniako Eerbach-Odenwarden "Folklore etajantzi berezien IV herri arteko astea" ospatu zen arte. Bertan, Suecia, dantzak gorde ahaleginetan lehenengoa zelakoan agertzen zelarik bertan zegoen Gipuzkoar "Goizaldi" euskal dantza taldeak, Suezitarrak baino 56 urte lehenago (1824'an, alegia), Gipuzkoako dantzak jasotzen zituen euskarazko liburu bat erakutsi zuen. Liburu hau Juan Inazio Iztuetak idatzia zen” (2).
 
Gure zaldibiarra ez zen karrera-gizona, baina bai gizon kezkatua, euskaltzalea, herri-ohituren maitalea eta, batipat, dantzaria. Bere garaiko eta Gipuzkoako tradizioen ezagule fina dugu GDK (3) liburuaren egilea, eta baldintza hori oinarrizkoa izanik, lan hau euskaraz burutu zuen. Hara hor beste ezaugam nagusienetako bat: garaiko gai teknikoa landu zuen eta herri-hizkuntzan, euskaraz, nahiz orduko hizkuntza kultoa ez izan.
 
1824ean, berrogeitamazazpi urte zituelarik eman zigun J.I. Iztuetak bere lehen obra “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia, beren soiñu zar eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere”. Baroja, Donostia, 1824/1826.

Laguntzaileak:

orkli