Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 
ESKUIZKRIBUA EDO JATORRIZKOARI BURUZ 

Ez dut uste dantza liburuaren jatorrizko eskuizkribuaren nondik nonkorik argitu dezakegunik. Bere desagertarazlea Iztueta bera izan zela ziur gaude.

1840an hartutako akordioan, eguneko sei errealeko bizisana jaso zuen garai berberean, eskuizkribuk Gipuzkoako Diputazioaren jabegoan geratu behar zuen. Baina Jesus Elosegiren ustez, "Gipuzkoako Dantzak" jatorrizko liburuak Simancaseko artxiboan egon zenaren bide berdina eraman zuen: Iztuetak berak desagertarazi zuen. Eskuizkribu horren berririk ez dugu inoiz izan.

Bera hil eta hiru egun geroago, 1845eko abuztuaren 21ean, Iztuetaren paper eta liburuen inbentarioan susmagarria da formulazio hau irakurtzea: "Doscientos cuarenta y seis en 4 completas, escritas por el firmado D. Juan Ignacio Izitueta (...) cuya obra, con la que tiene escrita sobre los bailes y canciones antiguas del País" (59). Baina inbentarioan ez da eskuizkribua ageri, baina bai bi urte geroago, 1847an, argitaratu zen "Gipuzkoako Kondairaren eskuizkribua". Diputazioan geratu zen eta gaur egun bertako artxiboan dago gorderik.


Badakigu orijinal batzuk Bilbon, Pérez Yarza Bajineta sendian geratu zirela, bere hirugarren emazte Urruzolaren ondorengoak baitziren. Beste agiri eta jantzi batzuk Zaldibian geratu ziren

Manzisidor sendian. Iztuetaren arrebaren bilobak, Jose Angel Manzisidorrek, dantzen eskuizkribua, 1936ko gerra zibilaren aurretik berak zuela eta Resurrección Ma de Azkueri eman ziola ziurtatu zigun. Azkue jaunarengana jo genuen gutun baten bidez, baina hark ezuela horrelakorik jaso eta ezezkoa erantzuna eman zigun. Iztuetak sinatutako inprimatutako aleren bat ote zen, ba? Bi gauzek harritzen gaituzte:

1.—1929. urtean "Eusko Ikaskuntza"k antolatutako omenaldia zela eta, Aita Donostia Zaldibian egon zela eta ez zuela ikusi.

2.—Liburu eta paperen inbentarioan eskuizkribuaren agiririk ez agertzeak.

Dantzen liburu orijinalaren eskuizkribua esku artean izateak lan eta susmo ugari uxatuko zizkigukeen eta Iztuetaren zintzotasun ala toleskeriaren ezagutzeko baliogarriak izango ziretekeen. Baina honetan ere plazerra xixkatu egin zigun. Badaki anbiguoa izaten. Batzuetan susmatzen dut bere irudiaren proiekzioa etorkizunean nolakoa izango zatekeen "susmatu" egin zuela; eta irudipen horrek buitzatu zuen, seguru asko, geroarari begira horrelako uzkurtasunez jokatzera. Ez zen izan, ez, hala-hola hartutako erabakia, baizik eta ondo pentsatutako erabakiaren fruitua da. Ez dugu zalantzarik: Iztuetak "Gipuzkoako Dantzak" liburuaren eskuizkribu edo orijinala desagertarazi egin zuen.

Jose Garmendia

Laguntzaileak:

orkli